74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioaren jendaurreko aldia

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.4 artikuluan ezarritakoa betez, Cascanteko Udalak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Cascanteko Udal Plan Orokorra onesteko prozesuari, eta jendaurrean jartzea Cascanteko Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa, hilabetez gutxienez, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratzen denetik hasita, herritarrek hari buruzko iradokizunak egin ahal izateko. Espedientea interesdunen eskura dago udal bulegoetan, egoki jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Cascanten, 2019ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1904599