74. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Besterengarritasun-deklarazioa,
18. poligonoko 792. lurzatiko 2.462,38 m²-tan

Berriozarko Udalak, 2019ko martxoaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen lurzati honen besterengarritasuna deklaratzea:

“Udal katastroko 18. poligonoko 792. lurzatia, 2.462,38 m²-ko azalerarekin, Berriozarko Gipuzkoa etorbideko 59. zenbakian kokatua. Katastroko 18. poligonoko 792. lurzatia bananduta sortu da; lurzati hori AP enklabean dago, Euntzeandia mugartean eta bere posta helbidea honako hau da: Bentako bidea, z.g., Berriozar. Iparraldetik muga egiten du bidearekin (lehen, Tiro zelaiko bidea); hegoaldetik, katastroko 18. poligonoko 331. eta 794. lurzatiekin; ekialdetik, jatorrizko finkarekin eta mendebaldetik, Berriainzko biribilgunerarekin.”

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 132.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 122. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Berriozarren, 2019ko apirilaren 8an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1904927