60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko Marcelo Celayeta etorbideko 96.ean, Arrotxapeko Plan Partzialaren UI III-ko
D-3 unitatean. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 22an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-FEB-19 (6/CV).

“Espedientearen agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko otsailaren 5eko txostenarekin eta 2019ko otsailaren 13ko txosten juridikoarekin bat, ERABAKI DU:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa, lerrokadurak aldatzeko Marcelo Celayeta etorbideko 96.ean, Arrotxapeko Plan Partzialaren UI III-ko D-3 unitatean, LGU Promociones Sostenibles SLk tramitera aurkeztua.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta iragarkiak paratzea hemengo egunkarietan.”

Iruñean, 2019ko otsailaren 28an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1903287