60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik

Aranoko bake epailearen eta ordezkoaren karguak hutsik gelditu direnez, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 101. artikuluak eta Bake epaileen 1995eko 3 zenbakidun Erreglamentuaren 5. artikuluak agintzen duena jarraiki, deialdi publikoa egiten da aipatutako karguak betetzeko. Horretarako 15 egun balioduneko epea irekitzen da, eguerdiko hamabiak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, legeak agintzen dituen baldintzak betetzen dituzten eta hautatuak izan nahi duten pertsonek Aranoko Udaleko bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten.

Aranon, 2019ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1904099