60. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2019ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean.

Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da.

Mutiloan, 2019ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1903133