2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2019ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak. Akats zuzenketa
2019. urteko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak behin betikoz onesteko iragarkia argitaratu zen 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 21ean. Hartan akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:
Honela dioen tokian:
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:
–Igoeraren zenbatekoa jakiteko aplikatu beharreko portzentajeak:
5 URTERA BITARTE | 10 URTERA BITARTE | 15 URTERA BITARTE | 20 URTERA BITARTE |
%3,00 | %3,00 | %2,70 | %2,70 |
Karga-tasa: %11,00
Honelaxe behar du:
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Lurren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako:
SORTZEALDIA | KOEFIZIENTEA | KARGA-TASAK |
Urtebetetik behera | 0,06 | %20,00 |
Urtebete | 0,13 | %20,00 |
2 urte | 0,13 | %20,00 |
3 urte | 0,11 | %20,00 |
4 urte | 0,06 | %25,00 |
5 urte | 0,06 | %25,00 |
6 urte | 0,06 | %25,00 |
7 urte | 0,06 | %25,00 |
8 urte | 0,06 | %25,00 |
9 urte | 0,06 | %25,00 |
10 urte | 0,06 | %25,00 |
11 urte | 0,06 | %25,00 |
12 urte | 0,06 | %25,00 |
13 urte | 0,06 | %25,00 |
14 urte | 0,06 | %25,00 |
15 urte | 0,06 | %25,00 |
16 urte | 0,21 | %20,00 |
17 urte | 0,36 | %20,00 |
18 urte | 0,51 | %20,00 |
19 urte | 0,58 | %20,00 |
20 urte edo hortik gora | 0,63 | %20,00 |
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ablitasen, 2019ko martxoaren 5ean.–Lehendakaria, Cecilio Anton Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1903238