2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Berriozarko Udalbatzak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokorra. Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko urtarrilaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork hasierako onespenari alegaziorik aurkeztu gabe, honako hauek behin betiko onetsirik gelditu dira:
1.–Berriozarko Udalaren 2019ko aurrekontua; hona haren xehetasuna:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO KREDITUAK |
DIRU-SARRERAK |
1 | Zuzeneko zergak | 1.997.950,01 |
2 | Zeharkako zergak | 191.331,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 730.500,02 |
4 | Transferentzia arruntak | 3.154.506,02 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua | 104.500,00 |
7 | Kapital-transferentziak | 0,02 |
GUZTIRA | 6.178.787,07 |
GASTUAK |
1 | Langileria gastuak | 3.397.108,09 |
2 | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 1.859.092,94 |
3 | Finantza-gastuak | 600,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 771.350,00 |
6 | Inbertsio errealak | 110.140,01 |
7 | Kapital-transferentziak | 40.000,00 |
GUZTIRA | 6.178.291,04 |
2.–Berrikilan SLk aurkeztutako 2019ko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera; hona haren xehetasuna:
–Diru-sarrerak: 1.075.710,00 euro.
–Gastuak: 1.063.710,00 euro.
3.–Usalanda Gestión Pública SLk aurkeztutako 2019ko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera; hona haren xehetasuna:
–Diru-sarrerak: 328.987,00 euro.
–Gastuak: 328.027,00 euro.
4.–2019ko aurrekontua betearazteko oinarriak.
Eta indarra duten xedapenen baldintzak beterik, argitara ematen da, orok jakin dezan, 2019ko aurrekontu horren behin betiko onespena.
Berriozarren, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1902233