2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
2020ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020. urteko aurrekontua.
Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.
Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.
Zizur Nagusian, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1916397