253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako aurrekontu-aldaketa hauek:

2/2019 zenbakia.–Abeltzaintzako azpiegituren obrak, kreditu berezia.

3/2019 zenbakia.–Idazkariaren graduari dagozkion ordainsariak, kreditu berezia.

4/2019 zenbakia.–Idazkariaren gizarte segurantza, kreditu-gehigarria, 2019ko ekitaldiko aurrekontukoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin.

Markalainen (Txulapain), 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1915541