253. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

3/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko azaroaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2019 espedientea, kreditu berezia gaitzeko.

Iragarkia 2019ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

GASTUAK:

1 3321 13000.–“Liburutegiko langilearen ordainsaria”: 10.000,00 euro.

1 3321 1600001.–“Liburutegiko langilearen gizarte segurantza”: 5.000,00 euro.

1 92200 46900.–“Idazkariaren derrama”, 11.600,00 euro.

FINANTZABIDEA:

1 8700000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 26.600,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1916167