251. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa
2020-2022 aldirako. Onespena

Tuterako Udalak, 2019ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren dirulaguntzen plan estrategikoa onetsi zuen 2020-2022 aldirako, bi urte horiek barne.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Tuteran, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1915500