2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
2020. urteko karga-tasak
Zangozako Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izan dezaten, ondotik jasotzen diren karga-tasak, aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
Lurraren gaineko kontribuzioa. Ehuneko 0,34ko karga-tasa ezartzea, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, ehuneko 5ekoa.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako koefiziente berdinak finkatzea, lurren balioaren gainean aplikatzeko.
–Honako karga-tasa hauek ezartzea, balio-gehikuntza sortzen den epearen araberakoak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako, eta ondorioak 2019. urteko urtarrilaren 1ean hasita.
BALIO-GEHIKUNTZAREN SORTZEALDIA (URTEAK) | TASAK |
Urte 1etik behera, -1-2-3 | %12 |
4-5-6-7-8-9-10-11-12-13-14-15 | %25 |
16-17 | %17 |
18-19-20 urte edo gehiago | %12 |
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zangozan, 2019ko azaroaren 29an.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.
Iragarkiaren kodea: L1915619