23. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

2019ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Añorbeko Udalak, 2018ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 16., 64. eta 132. artikuluetan xedatutakoa, udalek horien arabera erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, foru lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak. Orobat, beharrezkoa da finkatzea 2019ko ekitaldian aplikatzekoak diren tasak eta prezio publikoak Udalaren eskumeneko jarduerak egin eta zerbitzuak emateagatik, zeinak 2019ko aurrekontu-ekitaldiari dagozkion.

Aurrekoa ikusita, eta kontuan hartuta nahitaez ordainarazi beharreko zerga bakoitzari ezarritako mugak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan, Añorbeko Udalak, osoko bilkuran,

ERABAKI DU:

Lehena.–Jarraian adierazten diren zerga-tasak finkatzea, nahitaez ordainarazi beharreko udal zergei baitagozkie, 2019ko ekitaldian aplikatzeko:

1. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,30 izanen da.

2. Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %4 izanen da.

5. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

5.1. Onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, zerga-oinarria zehazten duen balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hona hemen koefizienteak:

Sortzealdia:

0,63 20 urtekoa edo hortik gorakoa.

0,58 19 urtekoa.

0,51 18 urtekoa.

0,36 17 urtekoa.

0,21 16 urtekoa.

0,06 4-15 urtekoa.

0,11 3 urtekoa.

0,13 2 urtekoa.

0,13 urtebetekoa.

0,06 urtebetetik behera.

5.2. Kuota finkatzeko karga-tasa finkatzea; hala, %20 izanen da tasa bakarra.

Bigarrena.–Kalez kaleko salmentarako honako tasa hauek onestea, 2019. urteko aurrekontu ekitaldirako:

1. Eguneko tarifa: 10 euro.

2. Hiruhilekoko tarifa: 50 euro.

Hirugarrena.–Obretarako eta hirigintzako tramitazioetarako lizentziak emateko tasak, 2019ko aurrekontu ekitaldiari dagozkionak, Udaleko teknikari aholkulariek emandako hirigintzako txostenen kostuaren parekoak izanen dira.

Laugarrena.–Hilobien kontzesiorako eta udal hilerrian ehorzketa zerbitzuak emateko honako tasa hauek onestea, 2019ko aurrekontu ekitaldiari baitagozkio:

1. Ehorzteko tasa: 50 euro.

2. Hilobien kontzesioak:

–Hilobiak (20 urte): 500 euro.

–Horma-hilobiak (20 urte): 400 euro.

–Errauts-kutxategiak (20 urte): 200 euro.

–Kontzesioaren luzapena, 10 urterako 100 euro.

Borzgarrena.–Denboraldiko abonamenduen eta sarreren prezioak honako hauek izanen dira igerilekuan eta gimnasioan, 2019. urterako:

Igerilekua.

ABONAMENDUAK

DENBORALDIA

HILABETEA

HILABETE ERDIA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

0 euro

Haurrak, 4tik 12 urtera bitartekoak

30 euro

20 euro

10 euro

Gazteak, 13tik 18 urtera bitartekoak

40 euro

30 euro

20 euro

Helduak (19-64 urte)

60 euro

40 euro

30 euro

65 urte edo gehiagokoak

40 euro

30 euro

20 euro

SARRERAK

EGUN ARRUNTA

JAIEGUNA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

Haurrak, 4tik 12 urtera bitartekoak

2 euro

3 euro

Gazteak, 13tik 18 urtera bitartekoak

3 euro

4 euro

Helduak (19-64 urte)

4 euro

5 euro

65 urte edo gehiagokoak

3 euro

4 euro

Gimnasioa.

ABONAMENDUAK

URTEA

HILABETEA

18 urtetik beherakoak

40 euro

10 euro

18 urtetik gorakoak

60 euro

20 euro

Eguneko sarrera: 3 euro

Beherapenak abonamenduetan:

Arestian aipatutako abonamenduetan %25eko beherapena izanen dute ondoko taldeetako batean dauden herritarrek:

–Langabeak.

–%25etik gorako minusbaliotasun aitortua dutenak.

–Familia ugarietako kideak.

Seigarrena.–Udal pilotalekua erabiltzeko prezioak hauek izanen dira 2019an:

–1. pilotalekua: 3 euro/ordua.

–2. pilotalekua: 3 euro/ordua.

–Pista: 3 euro/ordua.

–Txartelak lortzeko prezioa: 3 euro.

Zazpigarrena.–Aurreko zerga-tasek, tasek eta prezio publikoek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Añorben, 2018ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1815885