2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGABENGOA
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Lizarragabengoko Kontzejuak, 2018ko abenduaren 26an egindako bilkuran, 2019. urteko aurrekontua eta exekuzio oinarriak onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, kontuak behin betiko onetsirik geldituko dira.
Lizarragabengoan, 2019ko urtarrilaren 14an.–Presidentea, Jose Manuel Garmendia Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L1901216