2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
2019ko 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 2019ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019ko 4/2019, 5/2019 eta 6/2019 aurrekontu-aldaketak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Jaitzen, 2019ko irailaren 27an.–Alkatea, Francisco Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L1913779