223. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 123. eta 529. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko urriaren 31ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Guría SAk sustatua, 2. poligonoko 123. eta 529. lurzatietan, helburu duena lerrokadurak eta okupazio bolumenak definitzea eraikin batzuetarako, zeinak beharrezkoak baitira enpresaren ekoizpen behar berriei erantzuteko.

Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan (www.biurrun-olcoz.es), eta espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretuaren bidez, onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30etara.

Biurrun-Olkotzen, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L1913827