220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa 2020rako tasa eta prezio publikoen tarifetan
eta zerga-tasetan. Hasierako onespena

Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Erriberriko Udalak, 2019ko urriaren 23ko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu dituela zerga ordainarazpenei buruz:

1.–Hasiera batez onestea ordenantza fiskalen aldaketa, 2020an indarrean egongo diren tasen eta prezio publikoen tarifak ezartzeko.

Auzotarrek eta interesdunek, oro har, hogeita hamar egun baliodun izanen dituzte, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea kontsultatu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

2.–Indarrean dauden zerga-tasak bere horretan uztea: Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 0,2280; EIOZ, 4,36; lokalak EJZ: 1,22; gainbalioa: 19,47.

Erriberrin, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Maite Garbayo.

Iragarkiaren kodea: L1913516