220. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

41/2019 EBAZPENA, urriaren 23koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, “Lodosako jarduera ekonomikoen eremua” izeneko proiektuaren okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiaren irailaren 2ko DGIEPE1/2019 Ebazpenaren bidez, Lodosako jarduera ekonomikoen eremuaren desjabetze esparrua mugatzeko proiektua onetsi zen, baita okupatzea edo eskuratzea behar-beharrezkotzat jotzen diren ondasun eta eskubideen eta horien titularren zerrenda. Onespen horrek berarekin dakar okupatu beharra eta, hala, desjabetzeko espedientea abiatzen da.

2008ko abenduaren 29ko erabakiaren bidez, “Lodosako jarduera ekonomikoen eremua” izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala onura publikokoa zela deklaratu zen, desjabetzearen ondorioetarako, baita presaz okupatzekoa ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako ondorioetarako; eta orobat Nafarroako Industria Lurzorua SA (gaur egungo Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA, NASUVINSA) sozietatea deklaratu zen desjabetzearen onuradun.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako hainbat ondasun eta eskubideren titularrei eta Lodosako alkateari edo hark eskuordetzen dituen zinegotziei dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzeko aktak egitera ager daitezen, Lodosako udaletxean, 2019ko azaroaren 27an eta 28an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAri, enpresa onuraduna baita, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lodosako Udalaren iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko urriaren 23an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1913470