209. ALDIZKARIA - 2019ko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

40/2015 Legearen 9. artikuluarekin bat eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluekin bat eginez,

Nik, Garinoaingo alkate naizen honek,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Joseba Inchusta Irisarri zinegotziari eskuordetzea ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala betez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikulua (arau horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikulua (arau horrek jorratzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Hirugarrena.–Eskuordetza honek ondorioak sortuko ditu ebazpena ematen den egunetik aurrera, deusetan ukatu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei igortzea, bai eta Udalbatzaren Osoko Bilkurari ere, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Garinoainen, 2019ko urriaren 7an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L1913001