173. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Xehetasun-azterketa 1. sektoreko AR-1 eremuko 5., 7., 8. eta 9. lurzatietan. Hasierako onespena

Etxalarko Udaleko alkateak, 2019ko abuztuaren 23ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Concepcion Mugica Tapia, Itziar Agirre Etxeberria, Miren Olaetxea Indaburu eta Andoni Damboriena Anchordoquik sustatutako xehetasun-azterketa, Etxalarko 1. sektoreko AR-1 eremuko 5., 7., 8. eta 9. lurzatietan (katastroko 2. poligonoko 151., 170., 184. eta 288. lursailak).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Etxalarren, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1911194