17. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019ko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

San Adrianen, 2018ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1815875