86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak apirilaren 19an emandako 24/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, onarpen ofiziala duten Gazteentzako Informazio Zerbitzuen Sareak informatikako ekipamendua erosteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 396591.

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1805828