1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
47/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoak egokitu eta diru-ordainen modulu eta oinarriak berrikusten dituena.
Nafarroako Foru Komunitateari aplikatzekoa den Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretua krisi ekonomikoak jotako egoeran onetsi zen, eta une hartan, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia gastu publikoari eutsiz aurrekontuaren egonkortasuna lortzea besterik ez zen.
Horregatik, 17/2012 Foru Dekretuak prozeduren eta antolamenduen gaineko erreforma batzuk jarri zituen abian, baina batez ere 2007ko Erregelamenduaren aspektu ekonomiko batzuei eragiten die, honakoak berrikusiz: batetik, prozesu judizialen tarifak jaitsiz, hots, ofiziozko txandako profesionalei dagozkien kalte-ordainak kalkulatzeko oinarri direnak; eta, bestetik, gastua jaitsiz, bai Profesionalen Elkargoek doako justiziaren kudeaketan egindako lanarekin loturiko gastua, bai guardiekin eta atxilotuari emandako laguntzarekin loturikoa.
Krisi ekonomikoak, nola ez, Nafarroako Foru Komunitatea ere jo zuen, baina agerikoa da ezen, erabat gainditu ez bada ere, egoera ekonomikoak hobera egin duela azkeneko ekitaldietan. Horregatik, Nafarroako Gobernuak, 2016tik 2019ra bitarteko legegintzaldirako egindako programa-akordioan, honela definitu zuen justiziaren arloko helburuetako bat: “ofiziozko txandako ordainsari duinaren aldeko apustua”.
Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuak honako hau ezartzen du lehen azken xedapenaren 1. apartatuan: “Foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ageri diren diru-ordaineko moduluak eta oinarriak, bai eta 7. eta 31. artikuluetan aipatzen diren zenbatekoak ere, justiziaren arloko eskumena duen kontseilariak emaniko foru agindu bidez berrikusi ahalko dira”. Xedapen beraren 2. apartatuak hauxe eransten du: “Xedapen honetan aipatzen diren diru-ordaineko moduluen eta oinarrien berrikuspenerako beharrezkoa izanen da, betiere, ukitutako profesionalen elkargoei aldez aurretik entzutea”.
Foru dekretu beraren bigarren azken xedapenak hau dakar: “Ahalmena ematen zaio justiziaren arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ezartzen den baremoa prozesuei buruzko legerian zehazten diren prozeduretara egokitzeko, eranskin horretan aipatzen ez direnetara (...)”.
Proposamen-txostenak, txosten juridikoak eta alegazio-txostenak osatutako espedientea ikusita, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatua ados egonda, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren lehen azken xedapenaren 1. apartatuan eta bigarren azken xedapenean ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 3. eranskina aldatzea baremoak egokitu eta konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak gaurkotzeko eta baremoak gaurkotzeko. Honela geldituko da:
3. ERANSKINA
Konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak
ABOKATUAK | TARIFA |
Zigor arloko jurisdikzioa |
Zinpekoen epaimahai bidezko prozedura | 600 |
Prozedura sumarioa | 500 |
Zigor arloko prozedura Entzutegian | 450 |
Ikustaldiko hirugarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko | 60 |
Auziari buruzko mila orritik gora, eta milako bakoitzeko | 40 |
Zigor arloko prozedura Epaitegian | 340 |
Adingabeak | 300 |
Espetxeratuen zaintzako espedientea, izendapen judizialarekin | 120 |
Delitu arinen epaiketa edo falta-epaiketa, izendapen judizialarekin | 145 |
Epaia berraztertzea | 50 |
Delituen epaitze azkarreko prozedura, adostasunarekin | 275 |
Delituen epaitze azkarreko prozedura, adostasunik gabe | 325 |
Delitu arinak edo faltak epaitzeko prozedura | 120 |
Bisitak Nafarroatik kanpoko espetxeetara | 90 |
Espetxeratzeko eta kanporatzeko baimena. Guardiako Epaitegiak | 140 |
Jurisdikzio zibila |
Epaiketa arrunta | 450 |
Hitzezko epaiketa | 300 |
Familia arloko auzibideko-prozesuak | 450 |
Familia arloko betearazpenak | 180 |
Familia arloko betearazpenak aurkaritzarekin | 260 |
Behin-behineko neurriak | 180 |
Auzibideko neurrien aldaketa | 350 |
Familia arloko prozesuak bi aldeen adostasunarekin | 230 |
Borondatezko jurisdikzioko espedientea | 180 |
Borondatezko jurisdikzioko espedientea aurkaritzarekin | 260 |
Epaiketa monitorioa, ondorengo auzirik gabe | 160 |
Kautelazko neurriak/Aurretiko eginbideak | 120 |
Seme-alabak izatea, guraso izatea, gaitasuna | 400 |
Beste prozedura zibil batzuk | 300 |
Jarduketak, defendatzaile judizial gisa, epaileak eskaturik | 400 |
Jarduketak kontulari banatzaile gisa | 320 |
Pertsona fisiko baten errekurtsoa | 425 |
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa |
Laburtua | 250 |
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa | 350 |
Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura, administrazio bidean ezetsia | 100 |
Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura (auzibidean) | 250 |
Auzibidera jo aurreko erreklamazioa, asmoa onetsi eta prozedurari amaiera ematen diona | Prozeduraren zenbatekoaren %75 |
Administrazio bidean diren asilo-prozeduretan esku hartzea | 180 |
Lan arloko jurisdikzioa |
Prozedura osoa | 250 |
Jurisdikzio militarra |
Prozedura militarra | 200 |
Errekurtsoak |
Apelazioko errekurtsoa. Delituak | 175 |
Apelazioko errekurtsoa. Arlo zibila | 175 |
Apelazioko errekurtsoa. Delitu arinak edo faltak | 120 |
Apelazioko errekurtsoa. Auzibidea | 175 |
Erreguko errekurtsoa | 175 |
Kasazioko errekurtsoa | 320 |
Babes errekurtsoa | 320 |
Garraioa | 40 |
Epaia betearaztea |
Epaia betearaztea, epaileak ebazpena eman zuenetik bi urte igaro ondoren | 170 |
Epaia betearaztea aurkaritzarekin | 250 |
Prozesutik kanpoko jarduketak |
Epaitegietatik kanpoko transakzioak | Prozeduraren zenbatekoaren %75 |
Eskaera onartezina dela dioen txosten arrazoitua | 80 |
Bitartekaritza prozesuak |
Bitartekaritza prozesuak, gehienez 5 saiokoak (bitartekari bat) | 66 €/saio |
Bitartekaritza anitzeko prozesuak, gehienez 5 saiokoak (bi bitartekari) | 66 €/saio/bitartekari |
Atxilotu edo presoarentzako laguntza |
Bana-banako laguntza | 100 |
Guardiako Zerbitzua | 190 |
PROKURADOREAK | TARIFA |
Zigor arloko jurisdikzioa |
Zigor arloa | 48 |
Jurisdikzio zibila |
Epaiketa arrunta | 48 |
Hitzezko epaiketa (prokuradorearen parte-hartzea beharrezkoa den kasuetan) | 39 |
Hitzezko epaiketa, demanda 901,52 eurotik beherakoa denean eta PZLeko 250. artikuluko 1. Apartatuan aipatzen diren gaiak ukitzen ez dituenean (kasu horretan, epaile-ebazpena beharrezkoa da abokatuaren laguntza jasotzeko premiari buruz) | 33 |
Behin-behineko neurriak | 29 |
Auzibideko neurrien aldaketa | 43 |
Familia, bi aldeen adostasuna | 33 |
Familia arloko prozedura osoa (ezkontza deustatzea barne) | 48 |
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa |
Laburtua | 33 |
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa | 47 |
Errekurtsoak |
Apelazioak eta beste errekurtso batzuk | 33 |
Epaia betearaztea |
Epaia betearaztea, epaileak ebazpena eman zuenetik bi urte igaro ondoren | 33 |
Prozesutik kanpoko jarduketak |
Epaitegietatik kanpoko transakzioak | Prozeduraren zenbatekoaren %75 |
Asmo onartezina, prokuradore batek esku hartu duenean | 23 |
Beste prozedura batzuk |
Beste prozedura batzuk | 29 |
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiruhilekoko lehenbiziko egun baliodunean hartuko du indarra.
4. Foru agindu hau jakinaraztea Iruñeko Abokatuen Elkargoari, Tuterako Abokatuen Elkargoari, Lizarrako Abokatuen Elkargoari, Tafallako Abokatuen Elkargoari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1805130