78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia. Iragarki honen bidez aditzera ematen da David Martínez Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 9an emandako 888/2018 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian hizkuntza bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu deialdian interesa dutenak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2018ko apirilaren 18an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1805147