78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

28/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 26koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez 2018. urterako eguneratzen baitira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 68. artikuluan ezarritako zenbatekoak, alargun- eta erretiro-pentsioengatiko kenkariei dagozkienak.

34/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua eta martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. Lehendabizikoaren bidez 270 eredua onetsi zen (“Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia”). Bigarrenaren bidez, onetsi ziren 230 eredua (“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”) eta 136 eredua “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

108E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 24ko 21/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Tuterako Osasun Barrutiaren osasun laguntzako eta osasun laguntzaz kanpoko unitateen egitura organikoa ezarri zen.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoretzako teknikari izateko lau lanpostu huts oposizio bidez betetzekoa (horietako baterako euskaraz jakin behar da). 2017ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 28koan. Izendapen proposamena.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

814/2018 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita honako deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko hiru lanpostu barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio bidez betetzeko deialdia.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia. Iragarki honen bidez aditzera ematen da David Martínez Ruiz jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 9an emandako 888/2018 Ebazpenaren kontra, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdian hizkuntza bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

470/2018 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2018koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emateko, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak apirilaren 4an emandako 470/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi da, 2018koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emateko, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

1.7. BESTELAKOAK

27/2018 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Garraio Zerbitzuko zuzendariak emana, errepideko garraiorako ibilgailu mota zenbaiten gidarien lanbide gaitasunaren agiria, hasierako kualifikazioa egiaztatzen duena, lortzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onesten duena. Probak 2018ko otsailaren 23an egin ziren.

51E/2018 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez onesten da Vodafone SAUk Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatzeko eta eguneratzeko aurkeztu duen 21. espedientea.

105/2018 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako Graduko goi mailako arte ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren.

64/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, 2017. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituena.

JENDAURREAN JARTZEA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko Arga 2-XXII. Sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain izateko lanpostu bat, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

VIANA

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdian

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, tarifak 2018rako eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

BARAÑAIN

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

BAZTAN

Planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena
Trinquete Antxitonearekin. Behin betiko onespena

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

LAKUNTZA

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena

LEITZA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 2. poligonoko 743. lurzatian. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

OTEITZA

Aurrekontuko 8/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

IRUÑA

2017ko Plantilla Organikoa. Behin betiko onespena

AZKOIEN

Industria-lursailen salmentarako baldintza orokorren agiria. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

2018ko plantilla organikoaren 1. aldaketa.
Hasierako onespena

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE HACIENDA Y POLÍTICA FINANCIERA

Enajenación mediante adjudicación directa de bien inmueble

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Procedimiento 10/2018

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO CUATRO DE PAMPLONA

Procedimiento 569/2017

JUZGADO DE PRIMERA INSTANCIA
NÚMERO OCHO DE PAMPLONA

Procedimiento 1696/2017

JUZGADO DE LO SOCIAL
NÚMERO DOS DE PAMPLONA

Ejecución de títulos judiciales 10/2018

Ejecución de títulos judiciales 11/2018