88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Elikagai industriako goi-mailako teknikari lanposturako

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko apirilaren 26an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, Elikagai industriako goi-mailako teknikari lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 26an.–Iñigo Anaut Peña, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L1705480