88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 258/2017 prozedura arrunta

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000258/2017 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Nalomal Servihostel SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da judiziora ager dadin 2017ko maiatzaren 10eko 10:30ean, 103. judizio aretoan (1. solairua). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1705384