88. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, desgaitasuna duten 0-12 urte bitarteko edo 16 urte bitarteko adingabeak beren kargu dituzten familiei, bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena. 2017. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 344338.

Iruñeko Udaleko Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Zinegotzigo Delegatuaren 2017ko martxoaren 21eko ebazpenaren bitartez, diru-laguntzen deialdi hau onetsi da:

Deialdiaren xedea:

Diru-laguntzak arautzea, gizarte zerbitzuen arloan 2017. urtean zehar, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten 0-12 urte bitarteko edo 16 urte bitarteko adingabeak beren kargu dituzten familiei, bizitza pertsonala, lana eta familia bateratzeko, baldin eta deialdi honen B.3) eta D) ataletan ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira.

Iruñean, 2017ko apirilaren 27an.–Zinegotzi delegatua, Edurne Eguino Sasiáin.

Iragarkiaren kodea: L1705142