81. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 27a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03506 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Lorenzo Jáuregui Mindeguía.

I.F.Z. zenbakia: 15805524 Q.

Helbidea: Otzondoa etxea, 31876 Areso (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.

Eskatutako emaria: 0,03 l/s.

Tokia: 1. poligonoko 339. lurzatia.

Udal mugapea eta probintzia: Areso (Nafarroa).

Xedea: pertsonen kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburutik, ura 3.000 litroko biltegi batera joanen da, eta handik 80 metroko hodi bat aterako da bordaraino, bertan hiru pertsonaren kontsumoa hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Aresoko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2017ko martxoaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1703805