2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
2017ko ekitaldiko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena
Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Villatuertan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
Iragarkiaren kodea: L1614957