10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

2017rako egutegia eta lanaldia

Alkatetzaren abenduaren 29ko 120/2016 Dekretuaren bidez, 2017rako Nafarroa osorako ezarritako egunez eta otsailaren 3az gain (herriko jaieguna), udal bulegoetako langileendako egutegia onetsi da eta haren arabera bulegoak itxita egonen dira uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an (herriko festak), abuztuaren 14an (zubia) eta irailaren 15ean (Nahigabeetako Ama Birjinaren festak), bai eta urteko larunbat guztietan ere.

Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.

Lodosan, 2016ko abenduaren 29an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1614959