10. ALDIZKARIA - 2017ko urtarrilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ordenantza, Atetzen animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2016ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atetzen animalia arriskutsuak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen ordenantza.

Aipatu espedienteko agiriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdun guztiek aztertu eta erreklamazio, iradokizun edo kexak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, iradokizun edo kexarik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1614982