156. ALDIZKARIA - 2016ko abuztuaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Akats zuzenketa, Iker Imaz Alias jaunak uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoko interesdunak epatzen zituen iragarkiarena (iragarkia 2016ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an). Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen.

Iker Imaz Alias jaunak uztailaren 4ko 1769/2016 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoko interesdunak epatzen zituen iragarkian akats bat egin dela oharturik (iragarkia 2016ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an) bidezkoa da hura zuzentzea. Ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan sartzeko lehiaketaldiko merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen.

Honela dioen tokian: “Gorputz Hezkuntzako espezialitateko (gaztelaniaz) eta Gorputz Hezkuntzako espezialitateko (euskaraz) interesdun guztiei dei egiten zaie”.

Honakoa behar du: “Gorputz Hezkuntzako espezialitateko (gaztelaniaz) eta Euskara (Nafarroa) espezialitateko interesdun guztiei dei egiten zaie”.

Gehienez ere hamar egun balioduneko beste epe bat jartzen da iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita interesdunek alegazioak egin ditzaten.

Iruñean, 2016ko abuztuaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.

Iragarkiaren kodea: F1609339