139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 289/2016 hitzezko judizioa (PZL 250.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, Gema Los Arcos Ausorenak eskaturik, José Manuel Riquelme Aramedaren aurka, 11.660,52 euroren erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Baiesten dut Ana Gurbindo Gortari prokuradore andreak Gemma Los Arcos Ansorena andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den José Manuel Riquelme Arameda jauna kondenatzen dut demandatzaileari 11.660,52 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta José Manuel Riquelme Aramedari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko ekainaren 16an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1607543