139. ALDIZKARIA - 2016ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Alkatetza ordezteko dekretua

Udalerritik kanpo egoteko asmoa dut, 2016ko ekainaren 29tik uztailaren 17ra bitarte, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horiekin bat heldu diren arauetan xedatuarekin bat,

EBATZI DUT:

Kanpoan nagoen bitartean, lehen alkateorde María del Yugo Aguirre Moralesek ordezkatuko nau ene egiteko eta eskudantzietan.

Izendapen honek 2016ko ekainaren 29tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Fustiñanan, 2016ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1608150