2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.
Sustatzailea: Israel Pérez Aicua. Jarduera: zerri gizendegia. Eranskina: 4. C. Tokia: Caparrosoko (Nafarroa) 6. poligonoko 490. eta 491. lurzatiak.
Caparroson, 2015eko otsailaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª José Lasterra Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1501960