34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko urtarrilaren 28an hartua, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako lakazko 13 lanen multzoa, Japoniatik eta Espainia Berriko erregeordetzatik inportatua datorrena, kultura-intereseko ondasun deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea - Kulturako zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 342/2013 Ebazpenaren bidez, XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako lakazko 13 lanen multzoa, Japoniatik eta Espainia Berriko erregeordetzatik inportatuta datorrena, kultur intereseko ondasun deklaratzeko espedientea ireki zen. Ondasun hauek dira: Miranda Argako Jasokundearen parrokiako Nanban kutxatila (Nafarroako IKH zenbakia: 131), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001176-00000 idatzohar kodearekin; Morentingo San Andres parrokiako Nanban kutxatila (Nafarroako IKH zenbakia: 854), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001203-00000 idatzohar kodearekin; Tuterako San Jorge parrokiako Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakia: 1.873), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001371-00000 idatzohar kodearekin; Olkozko San Migel parrokiako Nanban atrila (Nafarroako IKH zenbakia: 2.888), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001439-00000 idatzohar kodearekin; Tuterako Udaletxeko Nanban atrila; Tuterako katedraleko Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.598); Cortesko San Joan Bataiatzailearen parrokiako bi Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakiak: 3.599 eta 3.600); Iruñeko Agustindar Errekoletoen komentuko Nanban kutxatzarra eta kutxa (Nafarroako IKH zenbakiak: 3.601 eta 3.602); Iruñeko Agustindar Errekoletoen komentuko Japoniako lakazko idazmahaia (Nafarroako IKH zenbakia: 3.603); Mendigorriko San Pedro parrokiako kutxatila, Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.604); eta Iruñeko katedraleko kutxatila, Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.605). Ebazpen hartan xedatu zen 30 eguneko epea irekitzea espedientea jendaurrean jartzeko. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Ikasirik Nanban atrila ez zela Tuterako Udalarena, udal horri aldi baterako utzia zion partikular batena baizik, eta kontuan izanda ondasunaren titularrak ez zuela hogeita hamar eguneko epea baliatu bidezkoa izan zitzakeen alegazioak aurkezteko, Kulturako zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 244/2014 Ebazpenaren bidez xedatu zen hogeita hamar eguneko epea jartzea ondasun horren jabeak bidezko alegazioak egin zitzan, baina ez da alegaziorik aurkeztu epe horren barrenean.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, 2014ko azaroaren 20an egindako bilkuran, ondasunaren deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hurrengo ondasunak kultura-intereseko ondasun deklaratzea: Miranda Argako Jasokundearen parrokiako Nanban kutxatila (Nafarroako IKH zenbakia: 131), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001176-00000 idatzohar kodearekin; Morentingo San Andres parrokiako Nanban kutxatila (Nafarroako IKH zenbakia: 854), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001203-00000 idatzohar kodearekin; Tuterako San Jorge parrokiako Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakia: 1.873), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001371-00000 idatzohar kodearekin; Olkozko San Migel parrokiako Nanban atrila (Nafarroako IKH zenbakia: 2.888), Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartua I-M-04-0001439-00000 idatzohar kodearekin; Nanban atrila, bilduma partikular batekoa; Tuterako katedraleko Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.598); Cortesko San Joan Bataiatzailearen parrokiako bi Nanban kutxa (Nafarroako IKH zenbakiak: 3.599 eta 3.600); Iruñeko Agustindar Errekoletoen komentuko Nanban kutxatzarra eta kutxa (Nafarroako IKH zenbakiak: 3.601 eta 3.602); Iruñeko Agustindar Errekoletoen komentuko Japoniako lakazko idazmahaia (Nafarroako IKH zenbakia: 3.603); Mendigorriko San Pedro parrokiako kutxatila, Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.604); eta Iruñeko katedraleko kutxatila, Espainia Berriko erregeordetzako estilokoa (Nafarroako IKH zenbakia: 3.605). Horien deskripzioak eta ezaugarriak ebazpen honi erantsitako dokumentazioan zehaztu dira.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1501507