34. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, xehe-mehe:

Hona hemen, zehatz-mehatz, San Adriángo Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan egin beharreko diru-sarrera bidezko kredituen sorrera, 2014ko aurrekontuan 2. aldaketa egitea eragiten duena:

2014ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan kreditua sortuko duten diru-sarrerak (tributuen alorrekoak ez direnak) Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emandako ekainaren 10eko 84E/2014 Ebazpenekoak dira, Herrietan etorkinen integrazioa, bizikidetza eta kulturen arteko errespetua hobetzeko jarduketak egiteko Toki Entitateentzako 2014ko diru-laguntzen deialdia ebazten baitu. Horrek San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateari 12.000,00 euro ematen dizkio.

–Aurrekontuko 45510 kontu-saila: “Etorkinei laguntzeko diru-laguntza”, 12.000,00 eurokoa.

2014ko gastuen aurrekontuan sortutako kredituak honako hauek izanen dira:

–Aurrekontuko 3118 13101 kontu-saila: “Gizarteratzeko eta laneratzeko ordainsariak”, 7.485,71 euro egiten duena.

–Aurrekontuko 3118 16001 kontu-saila: “Gizarteratzeko eta laneratzeko Gizarte Segurantza”, 2.200,85 euro egiten duena.

–Aurrekontuko 3118 22711 kontu-saila: “Kulturarteko jardunaldiak”, 2.313,44 euro egiten duena.

San Adrianen, 2015eko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Rosa Ana Cigudosa Medrano.

Iragarkiaren kodea: L1502234