108. ALDIZKARIA - 2015eko ekainaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Eulzko UE-6 unitatea urbanizatzeko proiektua.
Behin betiko onespena

Allinibarko Udalak, 2014ko urriaren 28ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eulzko UE-6 unitatea urbanizatzeko proiektua, Eulzko Larrandia Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ohartarazten da ezen erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Amillaon, 2015eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Mª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1507903