187. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

81/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 19koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzen duena.

Maiatzaren 4ko 38/2011 Foru Aginduaren bidez ezarri zen Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egungo egitura organikoa. Nafarroako Ospitalegunea sortzeari buruzko apirilaren 12ko 19/2010 Foru Agindua garatzeko eman zen aurreko foru agindua.

Hainbat zentro, unitate eta laguntza jarduera bat egitearen eta batzearen ondorioz, Nafarroako Ospitalegunearen antolakuntzak etengabeko eginahala eskatzen du egokitzeko, baita parte-hartze prozesu asko abiaraztea ere, antolakuntza eredurik hoberena finkatu ahal izateko.

Testuinguru honetan, Erizaintzako Zuzendaritzak dauzkan baliabideen berregituraketa bat proposatu du, modu horretan bermatzeko etorkizun hurbilerako diseinatutako lehentasun, helburu eta ekintzetarako egokitzapena.

Gaur egungo arloko burutzen, unitateetako burutzen eta guardiako burutzen kopuruari eutsiz betiere, berregituraketa honen edukia honela azaldu daiteke labur-labur:

a) Erizaintza arlotan elkartzen ditu gaur egungo hainbat erizaintza unitate, egiten duten jarduerara egokituz.

b) Hainbat erizaintza arloren konfigurazioa aldatzen du, Larrialdietako Arloarena eta Zainketa Intentsiboetako unitateena besteak beste, gaur egun behar dituzten eta hemendik aurrera behar izan ditzaketen lehentasunaren eta lan-kargaren arabera.

c) Prozesuen arloen ordez, zainketen arloak izendatzen dira, eta nabarmentzen du zainketak jardueraren eta erizaintzako antolaketaren ardatz nagusia direla.

Horiek horrela, uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Foru aginduaren xedea.

Foru agindu honen xedea da Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa ezartzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretua garatuz.

2. artikulua. Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura.

Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzak erantzukizun maila hauek ditu bere egituran:

a) Bloke Kirurgikoaren eta Ospitaleratze Mediko-kirurgikoaren Zuzendariordetza.

b) Zerbitzu Zentralen, Anbulatorioen, Ospitalez kanpoko eta barruko Laguntzaren eta Baliabideen Zuzendariordetza.

c) Zainketen erizaintza arloko burutzak.

d) Erizaintzako guardiako burutzak.

e) Erizaintza unitateko burutzak.

3. artikulua. Erizaintzako zuzendariordeen eginkizunak.

1. Erizaintzako zuzendariaren mendean, Erizaintzako zuzendariordeei dagokie Nafarroako Ospitaleguneko erizaintzak berezkoak dituen lan eta zainketen zuzendaritza, koordinazioa eta plangintza, atxikitzen zaizkien erizaintza arloko, erizaintza unitateko eta erizaintzako guardiako burutzen bitartez.

2. Erizaintzako zuzendariordeek eginkizun hauek dituzte:

a) Atxikiak dituzten erizaintza unitateen funtzionamendua zuzendu, koordinatu, sustatu eta ebaluatzea.

b) Erizaintzako langileen jarduerak (arreta eta zainketakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Langileriaren arloan dauden beharrak eta baliabideak koordinatzea.

d) Arlo eta unitate klinikoetako erizaintzako arduradunen jarduna antolatzea, eta langileen kudeaketan, irakaskuntzan eta prestakuntzan irizpide bateratuak erabiltzen direla ziurtatzea.

e) Ospitaleguneko Erizaintzako zuzendariak ematen dizkien beste eginkizun guztiak.

4. artikulua. Zainketen erizaintza arloko burutzen eginkizunak.

1. Kasuan kasuko zuzendariordearen mendean, zainketen erizaintza arloko buruei dagokie atxikitzen dizkieten erizaintza unitateak koordinatzea.

2. Zainketen erizaintza arloko buruak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere arloko erizaintza unitateen funtzionamendua eta haietako langileen jarduera ebaluatzea.

b) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Bere ardurapeko Arloa osatzen duten erizaintza unitateetako buruen jarduna koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea eriei ematen zaien osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

d) Erizaintzako Zuzendaritzari eta kasuan kasuko Zuzendariordetzari urtero helburuak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea.

e) Erizaintzako zuzendariak edo kasuan kasuko zuzendariordeak berariaz ematen dizkion beste eginkizun guztiak betetzea.

5. artikulua. Erizaintzako guardiako burutzen eginkizunak.

Bloke Kirurgikoaren eta Ospitaleratze Mediko-kirurgikoaren zuzendariordearen mendean, Erizaintzako Guardiako burutzek eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Erizaintzako osasun laguntza orokorraren erantzukizuna beren gain hartzea, guardiako txandak dirauen bitartean.

b) Zainketen estaldura egokia bermatzea, erizaintzako langileak esleituz, jardueraren arabera, eta, behar izanez gero, guardiako txandan dauden langileen mobilizazioa baloratuz.

c) Langile sartu berriei argibideak ematea, unitateburuak kanpoan direnean.

d) Osasun laguntzaren kalitatearen kalterako izan daitekeen gorabeheraren bat presaz konpondu beharra dagoenean egoera koordinatzea eta erabakiak hartzea.

e) Erien zainketan eragina duten afera guztiak kudeatzea.

f) Erizaintzako Zuzendaritzak ezarritako helburuak, politikak eta arauak bete daitezen arduratzea.

g) Erizaintzako zuzendariak eta Bloke Kirurgikoaren eta Ospitaleratze Mediko-kirurgikoaren zuzendariordeak berariaz ematen dizkieten beste eginkizun guztiak betetzea.

6. artikulua. Erizaintza Unitateko buruen eginkizunak.

1. Erizaintzako Unitateko buruek unitatearen funtzionamenduaren ardura izanen dute eta hari atxikitako baliabideak koordinatuko dituzte.

2. Erizaintza Unitateko buruak eginkizun hauek izanen ditu:

a) Bere unitatearen funtzionamendua eta bertako langileen jarduera ebaluatzea.

b) Erizaintzako langileen jarduerak (osasun-laguntza eta zainketetakoak) sustatu eta ebaluatzea.

c) Erizaintzako langileak koordinatzea, eta irizpideen batasuna bermatzea erien zainketaren eta osasun laguntzaren alderdi garrantzitsuenetan.

d) Zuzendaritzarekin aritzea helburuak formalizatzen eta urteko ebaluazioa egiten.

e) Erizaintzako Zuzendaritzak nahiz kasuan kasuko zuzendariordetzak edo erizaintza arloak berariaz ematen dizkioten gainerako eginkizunak.

7. artikulua. Bloke Kirurgikoaren eta Ospitaleratze Mediko-kirurgikoaren Zuzendariordetzaren egitura.

Bloke Kirurgikoaren eta Ospitaleratze Mediko-kirurgikoaren Zuzendariordetzak zainketen erizaintza arlo hauek izanen ditu bere egituran:

a) Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

b) Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloa.

c) Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

d) Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloa.

e) Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

f) Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloa.

g) Sostengu Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloa.

8. artikulua. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu eriari egin beharreko prozedura eta zainketa kirurgikoak burutzeko erabiltzen diren operazio gela eta egitura guztiak.

2. Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako I. Unitatea.

b) Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako I. Unitatea.

c) Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako I. Unitatea.

d) Esterilizazioko Erizaintzako I. Unitatea.

e) Ama-haurren Operazio Gelako Erizaintza Unitatea.

f) Haurren Operazio Gelako eta ospitaleratu gabeko Kirurgia eta Anestesiako Unitatea.

g) Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako II. Unitatea.

h) Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako II. Unitatea.

i) Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako II. Unitatea.

j) Esterilizazioko Erizaintzako II. Unitatea.

9. artikulua. Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak Ospitaleguneko medikuntza orokorreko larrialdietako unitateak biltzen ditu.

2. Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Larrialdietako Erizaintzako I. Unitatea.

b) Larrialdietako Erizaintzako II. Unitatea.

10. artikulua. Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen unitateek osasun laguntza eta zainketak ematen dizkiete batez ere prozesu kirurgikoetarako ospitaleratzen diren eriei.

2. Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) H3ko Erizaintza Unitatea.

b) H4ko Erizaintza Unitatea.

c) N1ko Erizaintza Unitatea.

d) N2ko Erizaintza Unitatea.

e) N3ko Erizaintza Unitatea.

f) 2Gko Erizaintza Unitatea.

g) 3Gko Erizaintza Unitatea.

g) 4Gko Erizaintza Unitatea.

11. artikulua. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu eriei, ospitaleratuta edo ospitaleratu gabe, erizaintzako laguntza ematen dieten unitateak, eta, bestetik, kirurgia eta errehabilitazioko prozedurak burutzeko behar diren egiturak, lokomozio aparatuarekin zerikusia duten prozesu kirurgikoen (nagusiki) arreta eta zainketetarako.

2. Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Ubarmingo Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitatea.

b) Ubarmingo 3. solairuko Erizaintza Unitatea.

c) Ubarmingo 4. solairuko Erizaintza Unitatea.

b) Ubarmingo 5. solairuko Erizaintza Unitatea.

e) Ubarmingo Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitatea.

f) Ubarmingo Kanpoko Kontsultetako Erizaintza Unitatea.

12. artikulua. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu Arlo Kliniko Kardiologikoko erizaintza unitateak.

2. Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Koronarioen eta Azterketen Erizaintza Unitatea.

b) D1 solairuko Erizaintza Unitatea.

c) D3 solairuko Erizaintza Unitatea.

13. artikulua. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu ospitalez kanpoko kontsultak (Vianako Printzea Espezialitate Zentrokoak, San Martin Doktorea osasun etxekoak, Oliveto Kondea osasun etxekoak eta Tafallako anbulatoriokoak) eta ospitale barneko kontsultak (A eta B zentroetakoak).

2. Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Erizaintzako I. Unitatea.

b) Erizaintzako II. Unitatea.

c) Erizaintzako III. Unitatea.

d) Erizaintzako IV. Unitatea.

e) Erizaintzako V. Unitatea.

f) Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitatea.

14. artikulua. Sostengu Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Sostengu Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu, batetik, gainerako zerbitzuei laguntza eta baliabideak ematen dizkieten unitateak, eta bestetik, dietetika unitateetako teknikari espezialistak.

2. Sostengu Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Dietetika eta Proiektu Berrietarako Erizaintza Unitatea.

b) Pool eta Guardiako Buruen Koordinaziorako Erizaintza Unitatea.

c) Zeladoreen I. Unitatea.

d) Zeladoreen II. Unitatea.

15. artikulua. Zerbitzu Zentralen, Anbulatorioen, Ospitalez kanpoko eta barruko Laguntzaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren egitura.

Zerbitzu Zentralen, Anbulatorioen, Ospitalez kanpoko eta barruko Laguntzaren eta Baliabideen Zuzendariordetzak honako arlo hauek ditu bere egituran:

a) Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloa.

b) Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloa.

c) Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloa.

d) Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloa.

e) Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloa.

f) Ospitaleratze Medikoko Zainketen Erizaintza Arloa.

16. artikulua. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu diagnostikorako, pronostikorako eta tratamendurako baliabideak dituzten unitateak.

2. Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako I. Unitatea.

b) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako II. Unitatea.

c) Erradiodiagnostikoko Erizaintzako III. Unitatea

d) Prozesu Hematologikoetako Erizaintza Unitatea.

e) Analisi Klinikoetako Erizaintza Unitatea.

f) Mikrobiologia eta Genetikako Erizaintza Unitatea.

g) Preanalitika eta Kalitatearen Kudeaketaren Erizaintza Unitatea.

17. artikulua. Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan dituen unitateek osasun laguntza espezializatua ematen diete, nagusiki, eguneko ospitaleei joaten diren eriei.

2. Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Eguneko Ospitaleetako Erizaintza Unitatea.

b) Erradioterapia, Erradiofisika eta Medikuntza Nuklearreko Erizaintza Unitatea.

c) Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitatea.

d) Errehabilitazioko Erizaintzako II. Unitatea.

e) Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitatea.

f) Farmaziako Erizaintzako I. Unitatea.

g) Farmaziako Erizaintzako II. Unitatea.

h) Anatomia Patologikoaren Erizaintza Unitatea.

18. artikulua. Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloren egitura.

1. Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan dituen unitateek egoera kritikoan dauden eriei ematen diete arreta.

2. Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Dialisiko Erizaintzako I. Unitatea.

b) Dialisiko Erizaintzako II. Unitatea.

c) Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako I. Unitatea.

d) Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako II. Unitatea.

19. artikulua. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloaren egitura.

1. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen erizaintza unitateek honako helburu hauek dituzte: ezagutza kudeatzea, profesionalen produkzio-sareak eraikitzea, lanbide-garapena indartzea, laguntzaren, irakaskuntzaren eta ikerketaren jarduerak sustatu eta ebaluatzea eta kudeaketa-lanetan laguntza ematea, informazio-sistemen garapenean lagunduz.

2. Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) Etengabeko Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerketarako Erizaintza Unitatea.

b) Zainketen Kalitate eta Informazio-sistemetarako Erizaintza Unitatea.

20. artikulua. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloaren egitura.

1. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloak bere baitan biltzen dituen unitateek osasun laguntza eta zainketak ematen dizkiete emakumeei, baita ama-haurren ospitaleratzean behar direnak eta haurrek urgentziaz behar duten laguntza kritikoa ere.

2. Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) 1Mko Erizaintza Unitatea.

b) 2Mko Erizaintza Unitatea.

c) 3Mko Erizaintza Unitatea.

d) Ospitaleratze Pediatrikoko Erizaintza Unitatea.

e) Emakumeari Laguntzeko Zentroetako Erizaintza Unitatea.

f) Neonatologiako eta Zainketa Pediatriko Intentsiboetako Erizaintza Unitatea.

g) Pediatriako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

h) Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitatea.

21. artikulua. Ospitaleratze Medikoko Prozesuen Erizaintza Arloaren egitura.

1. Ospitaleratze Medikoko Zainketen Erizaintza Arloak bere baitan biltzen ditu, batetik, prozesu mediko akutu edo kronikoengatik ospitaleratzen diren eriei osasun laguntza eta zainketak ematen dizkieten unitateak, eta bestetik, etxeko ospitalizazioko unitatea.

2. Ospitaleratze Medikoko Zainketen Erizaintza Arloak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

a) A2ko Erizaintza Unitatea.

b) D2ko Erizaintza Unitatea.

c) E1ko Erizaintza Unitatea.

d) E2ko Erizaintza Unitatea.

e) N4ko Erizaintza Unitatea.

f) 5Gko Erizaintza Unitatea.

g) 6Gko Erizaintza Unitatea.

h) Psikiatriako Erizaintzako I. Unitatea.

i) Psikiatriako Erizaintzako II. Unitatea.

j) Etxeko Ospitalizaziorako Erizaintza Unitatea.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

Izendapenak

Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:

–Bloke Kirurgikoko Erizaintza Arloko buruarena, orain Bloke Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Prozesu Kritiko eta Urgentziazkoen Erizaintza Arloko buruarena, orain Urgentziazko Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Ospitalizazio Kirurgikoko Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Ospitaleratze Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Lokomozio Aparatuko Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Lokomozio Aparatuko Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Bihotzeko Erizaintza Arloko buruarena, orain Arlo Kardiologikoko Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Kontsultetako Erizaintza Arloko buruarena, orain Kontsultetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Sostengu Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Sostengu Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Diagnostikoan Laguntzeko Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Zainketetarako eta Diagnostikoan Laguntzeko Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Zeharkako eta Kanpoko Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Zeharkako Prozesuetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Emakumeentzako Osasun Laguntzako Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Prozesu Kritikoetako Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Lanbide Garapenaren eta Kudeaketarako Laguntzaren Erizaintza Arloko buruarena, orain Zainketen Garapen eta Berrikuntzarako Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Ama-haurren Ospitalizazio Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Emakumeak, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Ospitalizazio Medikoko Prozesuen Erizaintza Arloko buruarena, orain Ospitaleratze Medikoko Zainketen Erizaintza Arloko buru arituko baita.

–Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Esterilizazioko Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Esterilizazioko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Larrialdietako Operazio Geletako Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Operazio Gela Zentraletako Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Esterilizazioko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Esterilizazioko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Erizaintzako Zainketa Planen Erizaintzako A Unitateko buruarena, orain Etengabeko Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerketarako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Erizaintzako Zainketa Planen Erizaintzako B Unitateko buruarena, orain Zainketen Kalitate eta Informazio-sistemetarako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Anestesia, Konorteratze eta Minaren Tratamenduko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia, Konorteratze eta Minaren Tratamenduko Erizaintzako “A” Unitateko buru arituko baita.

–Haurren Operazio-gelako eta Kirurgia Handi Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Haurren Operazio Gelako eta ospitaleratu gabeko Kirurgia eta Anestesiako Unitateko buru arituko baita.

–Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintzako “B” Unitateko buru arituko baita.

–Larrialdietako Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Larrialdietako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Esterilizazioko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Esterilizazioko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–H-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Pool eta Guardiako Buruen Koordinaziorako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Haurren 4. Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ospitaleratze Pediatrikoko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Haurren 5. Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Emakumeari Laguntzeko Zentroetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Ospitalizazio Kardiologikoaren Erizaintza Unitateko buruarena, orain D1 solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Koronarioen eta Azterketa Kardiologikoen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Zainketa Koronarioen eta Azterketen Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Bihotzeko Kirurgiarako Ospitalizazioaren Erizaintza Unitateko buruarena, orain D3 solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Erradiodiagnostikoko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Erradiodiagnostikoko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Erradiodiagnostikoko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Erradiodiagnostikoko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Erradiodiagnostikoko Erizaintzako “C” Unitateko buruarena, orain Erradiodiagnostikoko Erizaintzako III. Unitateko buru arituko baita.

–Farmaziako Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Farmaziako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Esterilizazioko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Esterilizazioko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Dialisiko Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Dialisiko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Dialisiko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Dialisiko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Psikiatriako Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Psikiatriako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Psikiatriako Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Psikiatriako Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Zeladoreen Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Zeladoreen Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Zeladoreen Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Zeladoreen Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–Eguneko Ospitaleen eta Jarduera Anbulatorioen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Eguneko Ospitaleetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Laguntza Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Errehabilitazioko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–Errehabilitazioko Erizaintzako “C” Unitateko buruarena, orain Errehabilitazioko Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–2. Solairuko ZIUko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo Anestesia eta Konorteratzeko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–3. Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo 3. solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–4. Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo 4. solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–5. Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo 5. solairuko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Operazio Geletako Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo Operazio Geletako eta Esterilizazioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Kanpoko Kontsultetako Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo Kanpoko Kontsultetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Errehabilitazioko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Erditzeen eta Larrialdi Tokoginekologikoen Erizaintza Unitateko buruarena, orain Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–H-3 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain H3ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–H-4 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain H4ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–N-1 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain N1ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–N-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain N2ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–N-3 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain N3ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–2-G Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 2Gko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–3-G Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 3Gko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–4-G Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 4Gko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Laguntza Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Araubide Anbulatorioko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–ZIUko Erizaintzako “A” Unitateko buruarena, orain Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako I. Unitateko buru arituko baita.

–ZIUko Erizaintzako “B” Unitateko buruarena, orain Zainketa Intentsiboetako Erizaintzako II. Unitateko buru arituko baita.

–1-M Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 1Mko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–2-M Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 2Mko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–3-M Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 3Mko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–Neonatologiako eta ZIU Pediatrikoko Erizaintza Unitateko buruarena, orain Neonatologiako eta Zainketa Pediatriko Intentsiboetako Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–A-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain A2ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–D-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain D2ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–E-1 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain E1ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–E-2 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain E2ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–N-4 Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain N4ko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–5-G Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 5Gko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

–6-G Solairuko Erizaintza Unitateko buruarena, orain 6Gko Erizaintza Unitateko buru arituko baita.

2. Izena aldatu ez den unitateetako buruek haien izendapenaren baldintza beretan jarraituko dute.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Burutzak betetzeko baldintzak

1. Erditzeen eta Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdietako Erizaintza Unitateko burutza betetzeko deialdietan, erizaintzako langileek, emaginek eta obstetrizia eta ginekologiako espezialitatea duten erizainek parte hartu ahalko dute.

2. Ondotik adierazten diren erizaintza unitateetako burutzak betetzeko prozesuan Fisioterapiako diploma edo gradua duten langileek eta fisioterapiako espezialitatea duten erizaintzako langileek parte hartu ahalko dute:

–Errehabilitazioko Erizaintzako I. Unitatea.

–Errehabilitazioko Erizaintzako II. Unitatea.

–Ubarmingo Errehabilitazioko Erizaintza Unitatea.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Genero-berdintasuna

Zenbait lanpostu edo karguri buruz ari denean foru agindu honek, gaztelaniazko testuan, genero gramatikal maskulinoko izenak erabiltzen dituen kasu guztietan ulertu behar da adierazpideen ekonomia hutsagatik jokatzen dela horrela, eta postu horiek orokorrean hartzen dituela hizpide, haiek emakumezkoek ala gizonezkoek betetzen dituztela ere, erabateko berdintasun-baldintzetan, ondorio juridikoen ikuspegitik.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Indargabetzeak

Indargabetzen da Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 4ko 38/2011 Foru Agindua, Nafarroako Ospitaleguneko Erizaintzako Zuzendaritzaren egitura organikoa garatzen duena, eta foru agindu honetan ezarritakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Indarra hartzea

Foru agindu honek 2014ko azaroaren 1ean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 19an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1412387