174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

2014ko lan publikoaren eskaintza

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Alkatetzak honek 2014ko lan publikoaren ondoko eskaintza onetsi du.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3 artikuluan ezarritakoarekin bat, lan eskaintza publikoa onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Aurrekontuko kontu-saila duten lanpostu huts guztiak sartzen dira eskaintza horretan:

–Administrari-ofizialaren lanpostua, 12 zenbakiduna. C maila, administrazio arloa.

–Administrari-ofizialaren lanpostua, 13 zenbakiduna. C maila, administrazio arloa.

Hori betetzeko Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenari jarraikiko zaio, zeinak ezartzen baitu 2011ko plantilla organikoaren arabera eginen dela.

–Administrari laguntzailearen lanpostua, 15 zenbakiduna. D maila, administrazio arloa.

–Administrari laguntzailearen lanpostua, 22 zenbakiduna. D maila, ekonomia arloa.

–Udal arkitektoaren lanpostua, 51 zenbakiduna. A maila, hirigintza arloa.

–Liburutegiko arduradunaren lanpostua, 43 zenbakiduna. C maila, kultura arloa.

Berriobeitin, 2014ko abuztuaren 22an.–Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1411791