174. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

UE-Lekuederreko urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko abuztuaren 19ko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen UE-Lekuederreko urbanizazio proiektua, Ana eta M.ª Jesús Perugorria Montielek sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki honen aurka, ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabetez, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2014ko abuztuaren 28an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1411801