156. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Nafarroako Behereko etorbideko 6ko etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko plan berezia. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2014ko uztailaren 22ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Nafarroako Behereko etorbideko 6ko etxebizitzen eraikinean igogailua paratzeko plan berezia, Nafarroako Behereko etorbideko 6ko jabeen elkarteak sustatua, eremu publikoko hegalkina, zehatz-mehatz Nafarroako Behereko etorbideko espaloiaren gainekoa, okupatu beharrez, eraikinaren barneko oztopo arkitektonikoak kentzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2014ko uztailaren 29an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1410917