209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lakiolari laguntzaile izateko lanpostua, hautaproben bitartez eta aldi baterako kontratazio bidez, betetzeko zerrenda osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2013ko urriaren 8an; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Deialdia egiten da lakiolari laguntzaile izateko lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren aldi baterako beharrei erantzutearren.

Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Dena dela, kontuan hartuko da norbait ote dagoen hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe lakiolari laguntzaile lanpostuan lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean DBHko graduatuaren titulua, Lehen Graduko Lanbide Heziketakoa edo titulu baliokide bat izatea.

d) B mailako gidabaimena izatea, indarrean.

e) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat baliatuz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratu ahalko baita Iruñeko Udalaren Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidez www.pamplona.es gunean, edo, bestela, Aldizkari Ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo izangaiaren nortasuna frogatzen duen agiriarena aurkeztu beharko dute, bai eta gidabaimenarena eta bigarren oinarrian eskatzen den gainerako titulazioarena ere.

3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Udaletxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

7.–Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Valentín Alzina de Aguilar, Ingurumeneko zinegotzi berezia. Ordezkoa: María Teresa Martínez Remírez, Ingurumeneko zuzendaria.

Mahaikidea: Alberto García Zabalegui , Elikagaien Ikuskaritza eta Zoonosiko zerbitzuko albaitaria. Ordezkoa: Roberto Hernández Galindo, Elikagaien Ikuskaritza eta Zoonosiko zerbitzuko kudeatzailea.

Ordezkoa: María Ángeles Medrano Pérez, Elikagaien Ikuskaritza eta Zoonosiko zerbitzuko albaitaria. Ordezkoa: María Resano Zuazu, Elikagaien Ikuskaritza eta Zoonosiko zerbitzuko albaitaria.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Enrique Zapata Vázquez de Prada, Ingurumeneko legelaria. Ordezkoa: María del Mar Indave García, Ingurumeneko idazkari teknikoa.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Zerbitzu Orokorretako Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe.

Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

8.1. Hautapena honako ariketa hauen bidez eginen da:

8.1.1. Lehendabiziko ariketa: hautaproba honetan galdera sorta bat erantzun beharko da; erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena, Iruñeko Udaleko lakiolari laguntzaile lanetan aritzeko aplikatu beharreko oinarrizko gaien inguruan, deialdi honen II. eranskinean bildu baitira.

Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

Hautaproba honen balorazioa 30 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (15 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

Behin probaren kalifikazioa bukatuz gero, epaimahaiak Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta proba egin den lekuan jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.

8.1.2. Bigarren ariketa: hautaproba praktikoa; proba teoriko-praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, epaimahaiak zehaztuta, deialdiko lanpostuaren gaineko eginkizunez izangaiek dituzten ezagutza praktikoak neurtu beharrez.

Hautaproba honen balorazioa 20 puntukoa izanen da gehienez ere, eta gehieneko puntuazioaren erdia (10 puntu) gutxienez lortzen ez duten izangaiak kanpoan geldituko dira.

8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

8.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.

9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Probaren kalifikazioa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta bigarren ariketa egin den tokian, probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, lortu duten azken puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.

9.2. Gainditu duten izangaiei Iruñeko Udalean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.

9.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean ezgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.

9.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko urriaren 8an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

IZEN-ABIZENAK

N.A.N./NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA

JAIOTERRIA (UDALERRIA/PROBINTZIA)

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA (KALEA, ZENBAKIA, ESKAILERA, SOLAIRUA)

POSTA KODEA/HERRIA

TELEFONO FINKOA

SAKELAKO TELEFONOA

ADIERAZTEN DU:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Bertze orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).

Minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea hautaproben bidez izangai zerrenda bat osatzeko deialdian (..... urteko ..... zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ...... egunean argitaratua) Iruñeko Udalaren zerbitzuan lakiolari laguntzaile lanpostuan aritzeko aldi baterako kontratuaren bidez.

Datuen babesa.–Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabili ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Kale Nagusia, 2, 31001-Iruña).

Iruñean, 20.......(e)ko ...................aren ..........(e)an

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. Osasunari buruzko 13. ordenantza, Iruñean animaliak edukitzea arautzen duena: xedapen orokorrak, lagun egiteko animalien gaineko arau orokorrak, zakurren gaineko arau berariazkoak.

2. Animaliak babesteko 7/1994 Foru Legea: animalien edukitzaileen betebeharrak eta debekuak, animaliak abandonatzea eta horiek biltzeko zentroak, arau-hausteak.

3. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak: berariazko arau aplikagarria (50/1999 Legea eta 287/2002 Errege Dekretua): horiek edukitzeko lizentzia, jabeen betebeharrak, arau-hausteak, arriskutsuak izan daitezkeen zakurren arrazak.

4. Segurtasun eta higieneko oinarrizko arauak lanean. Segurtasun neurriak eta babes pertsonaleko elementuak, animalien gobernuarekin lotura dutenak.

5. Zakurren eta katuen portaera eta haien ezaugarri orokorrak. Haien elikadura eta oinarrizko zainketak. Zakurrak identifikatzea eta amorruaren kontrako txertoa jartzea Nafarroan: 370/92 Foru Dekretua eta 1994ko irailaren 19ko Foru Agindua.

6. Hiriko usoak. Usoek sortutako arazoak.

Iragarkiaren kodea: L1313919