Iragarkia
209. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 29a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
505/2013 EBAZPENA, urriaren 2koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onesten duena, 2013-2014 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuaren I. kapituluko 2. artikuluan ezartzen denez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua legeak betearazten dituen administrazio organoa da. Gainera, hezkuntza administrazioa eta ikastetxeak gainbegiratzen eta ebaluatzen ditu, bai eta aholku ematen ere, eta haientzat txostenak egiten ditu, hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko asmoz. Foru dekretuaren 3. artikuluan, hezkuntzako ikuskapenaren eginkizunak aipatzen dira, helburu horiek betetzeko.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana erakunde plangintzarako oinarrizko tresna da, eta urtero agintzen du hezkuntzako ikuskatzailetzak Nafarroako Foru Komunitatean garatu beharreko jarduketa multzoa, araudiak agintzen dizkion funtzioen eta eskudantzien zehaztapen gisa.
Orobat, 80/2008 Foru Dekretuak honako hau xedatzen du 18. artikuluan: “Hezkuntzako Ikuskapenaren epe ertaineko gidalerroak islatzen dituen agiri instituzionala da plan estrategikoa” eta plan honek “helburuak, estrategiak eta barne ekintzako ildoak ezarriko ditu, eta Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da”. Eta 19.1 artikuluak hauxe xedatzen du: “Plan estrategikoa urteko jarduketa planen bidez garatu eta zehaztuko da. Urteko plan horiek Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira”.
Irailaren 13ko 467/2013 Ebazpenaren bidez, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Plan Estrategikoa onetsi zen, 2013-2017 eperako, eta orain Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana ezarri behar da, 2013-2014 ikasturterako.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2013-2014 ikasturterako jarduketa argi eta zehatza ezartzea ahalbidetzen duten helburuak, jarduerak, baliabideak eta denborak aurreikusten ditu plan horrek.
Plan horren bidez modu koherentean antolatu eta sistematizatu nahi da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren eguneroko lana, horrela, Zerbitzuko kideen lana erraztu, testuinguru batean sartu eta koordinatzeko.
Bestetik, abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak, 9. artikuluan, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren egiturari esleitzen dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Jarduketa Plana onestea 2013-2014 ikasturterako. Hona hemen
OINARRIAK
1. Urteko Jarduketa Plana.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jarduerak urteroko plangintza eta berrikuspena eskatzen du, hezkuntza sistemaren errealitate konplexu eta aldakorraren aurrean erantzun eraginkorra eman ahal izateko. Urteko jarduketa plan hau ikuskatze jarduera 2013-2014 ikasturtean bideratuko duen lan esparrua da.
Indarra duen araudiak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eginkizunen garapenean txertatzen dira Urteko Jarduketa Planean ageri diren zerbitzu edo jarduketa guztiak.
Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sistema osatzen duten ikastetxe, programa, zerbitzu eta jarduera guztiak sartzen dira planaren aplikazio eremuan. Testuinguru horretan, planak lehentasuna ematen dio Ikuskatzailetza ikastetxean agertzeari, ikastetxea oinarrizko hezkuntza erakundea baita, bai eta hezkuntza prozesuaren garalekua ere.
Plana prestatzerakoan kontuan hartu dira Hezkuntzako Ikuskapenaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen 80/2008 Foru Dekretuan xedatutakoa, 2013-2017 ikasturterako Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Plan Estrategikoan ezarritakoa, Ikuskapen Zerbitzuaren antolaketa eta funtzionamendua berrikustearen emaitzak, 2012-2013ko Urteko Planaren ebaluazioa eta Hezkuntza Administrazioak 2013-2014 ikasturterako dituen eskaera berriak.
2. Urteko Jarduketa Planaren helburuak.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren 2013-2014 ikasturteko Urteko Jarduketa Planaren helburuak honako hauek dira:
a) Ikuskatzailetzak ikastetxeei, Hezkuntza Departamentuari eta hezkuntza komunitate osoari ematen dizkien zerbitzuen plangintza ziurtatzea.
b) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea kontrolaren eta gainbegiratzearen arloan.
c) Ikuskatzaileek ikastetxe, irakasle eta programak ebaluatzeko egin behar dituzten jarduketak ezartzea.
d) Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistema ebaluatzeko Ikuskatzailetzak egin beharreko jarduketak zehaztea eta Ebaluazio Institutuari laguntzea Nafarroako ikastetxeetan egiten diren nazioko edo nazioarteko ebaluazioak egiten.
e) Ikastetxeentzako aholkularitza jarduketak identifikatzea.
f) Hezkuntza administrazioari informazioa emateko eta Hezkuntza Departamentuko bestelako zerbitzuekin elkarlanean aritzeko jarduketak ezartzea.
g) Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren eginkizunen esparruan, ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko jarduketak identifikatzea.
h) Ikuskatzailetzaren jarduketak zehaztea ikasleak eskolatzeko arloan.
i) Ikuskatzaileen jarduketak ezartzea, ikastetxeetako irakasleen plantillak zehazteko.
j) Planaren definizioaren, ezarpenaren eta jarduketen hobekuntzaren gaineko erantzukizunak zehaztea.
k) Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren kalitatea kudeatzeko sistemak mantentzea, planaren helburuak lortzeko.
l) Kalitatea kudeatzeko sistemen ezarpena ebaluatzea ikastetxeetan.
m) Zerbitzuko langileen ezagupenak berritu eta handitzeko jarduerak zehaztea, planean aurreikusitako zerbitzuak ematean kalitatea eta bikaintasuna lortzearren.
n) Ondorioak atera eta proposamenak egitea, egindako jarduketei buruzko txosten eta azterlanak eginez.
o) Kasuan kasuko ikasturtearen ekintza estrategikoaren plana diseinatu eta gauzatzea, helmuga estrategikoak lortzeko aurrera egiteko moduan.
3. Urteko Jarduketa Planaren edukia.
2013-2014 Urteko Jarduketa Planean zenbait zerbitzu edo jarduera sartzen dira, hain zuzen ere Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak zerbitzu horien hartzaileen premiei eta espektatibei erantzuna emateko egin beharko dituenak. Zerbitzu horietako bakoitza prozesu elkartu baten bidez ematen da.
Ebazpen honen I. eranskinean (Prozesuen matrizea) 2013-2014 ikasturtean garatu nahi diren funtsezko eragiketa prozesuak, bezeroei zerbitzu ematekoak, agertzen dira.
II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) Zerbitzuko kideek egin beharreko zerbitzu eta jarduerak zehaztu dira, honako hauek adierazita: epeak, emaitzak, arduradunak eta ebaluatzeko adierazleak.
III. eranskinean (Ekintza Estrategikoaren Plana) ikasturte honetarako ezarritako helmuga estrategikoak lortzea ahalbidetuko duten prozesu eta proiektuen diseinua eta garapena ezarri dira.
IV. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa), jarraipen sistema bat aurreikusi da, II. eranskinean (Urteko Plana) aipatutako zerbitzu eta jardueren lorpen maila neurtzeko, aldaketa beharrak atzemateko eta, hala badagokio, behar diren doikuntzak egiteko.
4. Erantzukizunak.
Plan honek bere baitako zerbitzu eta jarduketen diseinuan, ezarpenean, jarraipenean eta hobekuntzan erantzukizunak zehazten ditu. Era berean, planaren garapen egokirako, zerbitzuko zuzendariak atalburu, koordinatzaile eta ikuskatzaile desberdinei bestelako eginkizun eta zereginak esleitzen ahalko dizkie.
Ekainaren 30eko 80/2008 Foru Dekretuak Hezkuntzako Ikuskatzailetzari esleitzen dizkion eskumenak erabiliz, ikuskatzaileak ikastetxeei argibideak, aholkuak eta orientabideak emanen dizkie etengabe, bitarteko lana eginen du eta, hezkuntza komunitateak eskatuz gero, behar duten laguntza emanen die, deusetan galarazi gabe irakaslana, ikastetxeak eta, oro har, hezkuntza sistema etengabe hobetzera bideratutako kontrol, gainbegiratze eta ebaluazio lanak.
5. Kalitatea kudeatzeko sistema.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzeko hasitako prozesuarekin bat, 2013-2014 ikasturtean, finkatu diren azpiprozesuak ezartzen jarraituko du, baita prozesu berriak ezartzen ere, uste baita sistema horrek Zerbitzuaren funtzionamendua arindu eta koherenteagoa eta homogeneoagoa egiten duela eta, aldi berean, ikuskatzaileen praktika hobetzen laguntzen duela.
6. Prestakuntza instituzionala.
Era berean, Prestakuntza Plan Instituzionala gauzatzea aurreikusten da, beharrezkoa izanen duten planaren eremuetan ezagutzaren garapenerako tresna egoki gisa. Prestakuntza Instituzionalaren 2013-2014 Planaren bidez zehaztuko da prestakuntza ekintza horien garapena.
Prestakuntza instituzionaleko jarduerak nahitaezkoak izanen dira eta lanorduetan eginen dira.
7. Jarraipena eta ebaluazioa.
Planaren jarraipena eta ebaluazioa zonako lantaldeen bilera arruntetan eta koordinatzaileek Zerbitzuko zuzendariarekin egin beharrekoetan gauzatuko da. Egindako lanak ebaluatu eta Urteko Jarduketa Plana aurrera eramateko behar diren neurri zuzentzaileak sartuko dira bilera horietan.
Ikasturtea bukatutakoan, arduradunek planaren betetze mailaren azken ebaluazioa eginen dute. Ondorio nagusiak Zerbitzuko urteko memorian jaso, eta Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari helaraziko zaizkio.
Horretarako Ebazpen honen IV. eranskinean (Jarraipena eta ebaluazioa) heldu den eredua erabiliko da.
8. Aurreikusitako aldaketak.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren Urteko Plana, berez, eginkizunak ongi mugatuak dituen laneko baliabidea da.
Hala ere, planaren dinamikaren eta hezkuntza errealitatearen ondoriozko beharren arabera, beharrezkoa da aurrera eramaten den bitartean aldaketak egiteko modua izatea.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak edozein unetan egiten ahalko ditu aldaketa horiek; Zerbitzuko zuzendariak ere egin ditzake, presako jarduketaren bat egin beharra dagoela uste duenean. Betiere, zuzendari nagusiari horren berri eman beharko dio.
Hezkuntza Departamentuko gainerako zerbitzuetako zuzendariek ikuskapenaren gainean proposatzen dituzten jarduketetarako, oniritzia eman beharko du Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak, zeinek haien bideragarritasuna baloratu beharko baitu Urteko Planaren arabera.
Bigarrena.–Ebazpen honen eta oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Hirugarrena.–Ebazpena eta oinarriak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorriko dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA Prozesuen matrizea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea |
PROZESUAK | AGIRIA | JABEA |
FUNTSEZKO ERAGIKETA PROZESUAK (Bezeroentzako zerbitzua) | ||
PRODUKTUA EGITEA | MP07 | |
Zerbitzuaren plangintza eta diseinua | ||
–Katalogoa eta zerbitzuen gutuna onestea –Zerbitzu berriak diseinatu eta garatzea –Hasierako plangintza –Txostenak egin eta ikus-onestea –Ikastetxeekiko harremanak: bisita | PR0701 PR0702 PR0703 PR0704 PR0705 | Zerbitzuko zuzendaria |
Zerbitzua ematea | ||
Kontrola eta gainbegiratzea | PR0711 | |
–Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamendu alderdiak –Ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea: Urteko programazio orokorra eta memoriak –Ikasketen jarraipena –Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea –Ikastetxeetan ikur, logotipo eta idazkunen erabilera baimendu eta kontrolatzea –Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea –Aniztasunari arreta emateko programen eskaerak gainbegiratzea –Agirien egiazkotasuna gainbegiratu eta ikus-onestea –Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea –Zerbitzu osagarriak gainbegiratzea: jantokia eta garraioa | SB071101 SB071102 SB071103 SB071104 SB071105 SB071106 SB071107 SB071108 SB071109 SB071110 | Ikuskatzailea |
Ikastetxe, irakasle eta programen ebaluazioa | PR0712 | |
–Ikastetxeetako funtzionamenduaren ebaluazioa –Ikastetxeetako hobekuntzarako planen jarraipena –Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemaren ebaluazioa –Irakaslanaren ebaluazioa: irakasleen borondatezko ebaluazioa –Irakaslanaren ebaluazioa: zerbitzu berezien ebaluazioa –Irakaslanaren ebaluazioa: praktiketako funtzionarioen ebaluazioa –Irakaslanaren ebaluazioa: lehen urteko lanbide-jardunaren ebaluazioa –Zuzendaritza lanaren ebaluazioa –Programen ebaluazioa | SB071201 SB071202 SB071203 SB071204 SB071205 SB071206 SB071207 SB071208 SB071209 | Ebaluazio Atala |
Sistemaren ebaluazioa eta adierazleak | PR0713 | |
–Diagnostikoko ebaluazio orokorra –Zentsuko ebaluazio diagnostikoa –Ebaluazio proiektu nazionaletan eta nazioartekoetan parte hartzea –Nafarroako hezkuntzako adierazleen sistema –Ikastetxeetako emaitza akademikoak aztertzea | SB071301 SB071302 SB071303 SB071304 SB071305 | Ebaluazio Atala |
Ikastetxeei aholku ematea | PR0714 | |
–Ikastetxeei arauen gaineko aholkuak ematea –Ikastetxeei antolaketaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea –Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea | SB071401 SB071402 SB071403 | Ikuskatzailea |
Hezkuntza administrazioari informazioa eta laguntza ematea | PR0715 | |
–Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea –Hezkuntza itunei buruzko txostena egitea –Eskolatze-aldia malgutzearen gaineko txostena egitea –Premia bereziak dituzten ikasleek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko baimena emateko txostenak egitea –Espazioen beharrari buruzko txostena egitea –Ikuskapeneko esku-hartzea, informazio publikoa eskuratzeko eskaeren aurrean. –Ikasketa berriak baimentzeari buruzko txostena egitea –Ikastetxeak baimendu, ireki eta ixteko txostena egitea –Eskola espazioen desafektazioari buruzko txostena egitea –Irakasleen alorreko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea –Ikasleak ebaluatzeko batzorde eta epaimahaietan parte hartzea –Departamentuak sortutako batzorde eta lantaldeetan parte hartzea –Departamentuaren arau-proposamenak berrikustea –Ikastetxetako zuzendarien aukeraketan parte hartzea –Ikastetxeetako zuzendarien izendapen bereziaren proposamena | SB071501 SB071502 SB071503 SB071504 SB071505 SB071506 SB071507 SB071508 SB071509 SB071510 SB071511 SB071512 SB071513 SB071514 SB071515 | Ikuskatzailea |
Bizikidetza | PR0716 | |
–Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak –Ikuskatzaileen esku-hartzea, ikasleei hezkuntza-neurriak aplikatzeko prozeduren eta/edo ikastetxez aldatzeko proposamenaren aurrean –Ikuskatzaileen esku-hartzea, eskolako jazarpena gertatzen denean –Ikuskatzailearen esku-hartzea, kontratua suntsitzeko prozeduran –Funtzionarioen aurkako diziplina espedienteak tramitatzea –Ikuskatzailearen esku-hartzea, laneko jazarpena gertatzen denean –Erreklamazio eta salaketei buruzko txostenak egitea –Ikuskatzailearen esku-hartzea, hezkuntza komunitatean alarma sortzen duten gertakari larriak daudenean | SB071601 SB071602 SB071603 SB071605 SB071606 SB071607 SB071608 SB071609 | Bizikidetza Arloa |
Eskolatzea | PR0717 | |
–Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei jakinaraztea –Ikastetxeetako ikasleen eta taldeen errolda eta eguneratzea –Eskolatze prozesua koordinatzea eta ikasleak ikastetxeetan onartzeko prozesua gainbegiratzea –Ikasleen eskolatzeari buruzko azterlanak egitea –Ikasleen eta gurasoen eskolatzeari buruzko argibide eta aholkuak | SB071701 SB071702 SB071703 SB071704 SB071705 | Eskolatze Arloa |
Plantillak zehaztea eta baliabideen aurreikuspena egitea | PR0718 | |
–Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea. –Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea –Irakasle ibiltarien ibilbideak antolatu eta gainbegiratzea –Hezkuntzako giza baliabideen beharrei eta erabilerari buruzko azterlanak | SB071801 SB071802 SB071803 SB071804 | Baliabideen Plangintza Arloa |
II. ERANSKINA Urteko Jarduketa Plana Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea |
EGUTEGIA (Egitea) | ZERBITZUA-JARDUERA | EMAITZA | APLIKAZIO EREMUA | ARDURADUNA (Jabea) | ADIERAZLEA (Ebaluazioa) | OHARRAK | ||
Kodea | Izena | Txostena / Bisita | Data | |||||
Ikasturte osoan | SB071401/02 | Ikastetxeentzako aholkularitza eta orientazioa, eta araudiari, antolaketari eta curriculumari buruzko informazioa | Noizean behingo txostena | Jarraitua | Ofizioz eta hezkuntza administrazioak eta eskola-elkarteak eskatuta | Ikuskatzailea | Zuzendaritza taldeek aholkularitzarekin duten gogobetetasun indizea | Etengabeko lana eginen da, ofizioz edo alderdi batek eskatuta. Aholkularitza, orientazioa eta laguntza, erantzuna emateko ikastetxeetako ekimenei, ikuskatzaileari proposatutako proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan |
Ikasturte osoan | SB071104 | Irakasleen hutsegite-parteak gainbegiratzea | Soldaten deskontu proposamena, hala badagokio | Hilekoa | Ikastetxe publikoak | Ikuskatzailea | Soldaten deskontuen proposamen-txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera | Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan |
Ikasturte osoan | SB071501 | Hezkuntza administrazioak eskatzen dituen txosten eta azterlanak egitea | Txosten eta azterlanak, eskatuta | Jarraitua | Hezkuntza sistemaren elementu eta alderdiak | Zerbitzuko zuzendaria | Azterlan-txostenen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera | Azterketa: material didaktikoak nola egokitzen zaizkion Nafarroako curriculum ofizialari (1. hiruhilekorako aurreikusia) |
Ikasturte osoan | PR0715 | Zerbitzuko zuzendariak eskatuta lanak egitea | Eskaeraren arabera | Jarraitua | Ikastetxe publikoak eta itunduak | Zerbitzuko zuzendaria | Lanak epe barnean eginak | Behar denean, parte hartzea batzordeetan, lekualdatze lehiaketetan, oposizioetan, departamentuko arauzko proposamenak berrikusten... |
Ikasturte osoan | SB071605 | Ikuskatzailearen esku-hartzea, kontratua suntsitzeko prozeduran | Noizean behingo txostena | Jarraitua | Ikastetxe publikoetako irakasleak | Bizikidetzako koordinatzailea Ikuskatzailea | Suntsitze-proposamenei buruzko txostenen eta espedienteen %100 epean igorriak, eredu normalizatuaren arabera | Irakasle kontratudunen irakasteko gaitasunari buruzko txostenak prestatzea |
Ikasturte osoan | SB071606 | Diziplina espedienteak instruitzea | Noizean behingo txostena | Jarraitua | Ikastetxe publikoetako irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileak | Bizikidetzako koordinatzailea Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean eginak, eredu normalizatuaren arabera | Ikastetxe publikoetan zerbitzuak ematen dituzten langileei diziplina espedienteak instruitzea |
Ikasturte osoan | SB071607 | Ikuskatzaileen esku-hartzea, laneko jazarpena gertatzen denean | Noizean behingo txostena | Jarraitua | Ikastetxe publikoetako irakasle eta administrazio eta zerbitzuetako langileak | Bizikidetzako koordinatzailea Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera | Laneko jazarpen kasuen salaketei buruzko txostenak aztertzea, igortzea, eta kasua bada, egitea. |
Ikasturte osoan | SB071602/3/8/9 | Erreklamazio eta salaketei eta eskolako bizikidetza kasuei buruzko txostenak egitea | Eskaeraren arabera | Jarraitua | Ikastetxe publikoak eta itunduak | Bizikidetzako koordinatzailea | Txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera | Ikasleen diziplina espedienteak, eskolako jazarpena, hutsegite larriagatik ikastetxez aldatzea, erreklamazio eta salaketak eta ikastetxeetan bestelako gertakari larriak |
Ikasturte osoan | SB071702/3/4/5 | Ikasleen errolda eta eguneratzea. Eskolatzearen koordinazioa eta gainbegiratzea eta ikasleak onartzea. Azterlanak egitea. Ikasleei eta gurasoei buruzko argibide eta aholkuak | Txostenak / elkarrizketak | Jarraitua | Ikastetxe publikoak eta itunduak | Eskolatzeko koordinatzailea | Kasuan kasuko jarduerak egitea ezarritako jarraibideekin bat | Ikuskatzailea beharrezkoa denean arituko da arlo honetan |
Iraila | SB071802 | Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena doitzea | Ikastetxearen txostena | irailaren 10a | Taldeetan edo ikasleen egoera administratiboan aldaketak dituzten ikastetxe publikoak | Baliabideen plangintzako koordinatzailea | Ikastetxeen %100k plantilla epean | Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea, edo ofizioz, hala behar denean |
Iraila | SB071107 | PCA-DC-PCPI eskabideak gainbegiratzea | Noizean behingo txostena | irailaren 10a | Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz | Ikuskatzailea | Ikastetxeen %100 gainbegiraturik | Doikuntza, iraileko deialdiaren ondotik |
Iraila | SB071601 | Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak | Txostena | Espedientea jasotzen denetik 15 eguneko epea. | Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz | Bizikidetzako koordinatzailea | Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera | Ikastetxeak eskatuta arituko da ikuskatzailea |
Iraila | SB071801 | Ikastetxeen plantilla organikoari buruzko proposamena zehaztea | Ikastetxearen txostena | Ira. 16-27 | Ikastetxe publikoak | Baliabideen plangintzako koordinatzailea. | Ikastetxeen %100k plantilla epean egina | Estatuko izaera duten lanpostuak betetzeko lehiaketa |
Iraila- azaroa | SB071101 | Ikasturte hasierako gainbegiratzea: Hasierako fasea: ikasturteko hasierako antolaketa gainbegiratzea ikastetxe publikoetan 2. fasea: talde eta irakasleen ordutegiak, titulazioak eta abar gainbegiratzea. | Bisita eta hasierako faseko eta bigarren faseko emaitzen txostena | Bisita: ira. 20 Hasierako faseko txostena: ira. 30 2. faseko txostena: aza. 25 | Ikastetxe publikoak Ikastetxe guztiak | Ikuskatzailea | Ikastetxeen %100 gainbegiraturik Ikastetxeen %100 gainbegiraturik | Hasierako fasea: bisita ikastetxe publikoetara (bisitaren gida) eta ikasturte hasierako egoerari buruzko txostena 2. fasea: aldaketen errekerimendua. Ikastetxe publikoetako irakasleen ordutegiak onestea EDUCA bidez. |
Iraila- azaroa | SB071803 | Ibilbideak gainbegiratu eta ikus-onestea | Ikus-onetsi eta artxibatzea | Aza. 25 | Ikastetxe publikoak: irakasle ibiltariak funtzionamendurako plantillan | Baliabideen Plangintza Arloko koordinatzailea Ikuskatzailea | Ikastetxeen ibiltaritzako egoera-orrien %100 epean ikus-onetsiak | Kontrol Administratiboaren eta Artxiboaren Bulegoak emanen ditu ibiltaritzako egoera-orriak |
Urria | SB071501 | Ikastetxeetan ingelesez ikasteko programa ezartzeari buruzko txostenak egitea. | Ikastetxearen txostena | Urriaren 1-15 | Behar diren ikastetxe publikoak | Zerbitzuko zuzendaria | Txostenen %100 epean aurkeztuak | Hizkuntzen Zerbitzuak eskatuta |
Urria | SB071305 | Ikastetxeetako emaitza akademikoak itzultzea | Helbide elektronikoa | Urriaren 1-15 | Ikastetxe guztiak | Ebaluazio Ataleko burua. Ikuskatzailea | Ikastetxeen %100 | Ikuskatzaileak eta ikastetxeek educa-ren bidez eskuratuko dituzte txostenak |
Urria- apirila | SB071102 SB071602/3 | Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (UPO): Bizikidetza planen kontrola | Ikastetxea bisitatzea | Esku-hartzeko plangintzaren arabera | HLHko eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak | Bizikidetzako koordinatzailea | Plan eta araudien %100 gainbegiraturik | Urteko plangintza orokorra ikuskatzea, egiaztatzeko bizikidetza plana barnean duela, eta araudiarekin bat datorrela. |
Urria- Abendua | SB071203 | Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa Baimena berritzea (ziurtagiria berritzea) | Ikastetxea bisitatzea Ikastetxearen txostena | Urr. 28 - ab. 20 | Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak | Kalitateko koordinatzailea | Txostenen %100 ikastetxeei igorriak | Norentzat: 5 ikastetxe eskatzaile Abendua: txostena Apirila: auditoretza ixtea |
Urria- apirila/ekaina | SB071208 | Zuzendaritza eginkizuna ebaluatzea (LOE) | Banakako txostena | Apiril. 25. Azken ebal. Ekain. 30 (jarraipena). | LOEko prozedura arruntaren bidez izendatutako zuzendariak | Ikuskatzailea | Zuzendarien %100 ebaluaturik | Kargua bukatzen duten zuzendarientzako azken txostena: apirilaren 25a Gainerako zuzendarien jarraipen txostena: ekainaren 30a |
Urria- apirila/ekaina | SB071102/ SB071202 | Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen urteko plangintza gainbegiratzea (UPO): Hobekuntza planen jarraipena eta gainbegiratzea. | Ikastetxea bisitatzea eta txostena | Apirila: ikastetxe arruntetako jarduketaren bukaera Ekaina: ikastetxe lehenetsiak | HLHko eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak | Ebaluazioko koordinatzailea. Ikuskatzailea Ebaluazio Ataleko burua | UPO: ikastetxeen %100 Hobekuntza planak, ikastetxe publikoen %90 | Memoria, urteko plangintza orokorra eta EDCren txostenak. Hobekuntza planak Dokumentazio lagungarria |
Otsaila | SB071701 | Hezkuntza eskaintzari buruzko proposamena egin eta ikastetxeei komunikatzea | Txostenak / elkarrizketak | Urtarrila: HLH Martxoa: irakaslea | Ikastetxe publikoak eta itunduak | Eskolatzeko koordinatzailea | Ikastetxeen %100ek eskaintza dute eta horren berri eman da | Ikuskatzaileak gainbegiratuko du eskolatze proposamena bere ikastetxeetarako |
Otsaila- apirila | SB071203 | Ikastetxeetako kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa Hasierako ebaluazioa | Ikastetxea bisitatzea Ikastetxearen txostena | Apirilaren 30a: txostena Ekainaren 30a: ixtea | Hezkuntza Antolamenduaren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak proposatutako ikastetxeak | Kalitateko koordinatzailea | Txostenen %100 ikastetxeei igorriak | Norentzat: 6 ikastetxe eskatzaile |
Otsaila- martxoa | SB071209 | Eskolaldi etengabea eta malgua Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ezarri ondoko jarraipena. | Ikastetxearen txostena | Jarduteko plangintzaren arabera | Ikastetxe esperimentalak | Zerbitzuko zuzendaria | Txostenen %100 epean aurkeztuak | Zehazteke |
Martxoa | SB071206 | Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: praktiketan ari diren irakasleak | Banakako txostena | Jarduteko plangintzaren arabera | 2013-2014 aldian praktikaldian egonen diren maisu-maistrak eta BHko irakasleak | Ikuskatzailea | Irakasleen %100 ebaluatuak | Behar denean ikastetxeko ikuskatzaileak esku hartuko du |
Martxoa- apirila | SB071303 | PISA 2012ko emaitzak itzultzea | Bisita | Jarduteko plangintzaren arabera | 50 ikastetxetako lagina | Ebaluazio Ataleko burua | Lagineko ikastetxeen %100 | Ebaluazio Atalak emanen du ikastetxe bakoitzaren txostena |
Apirila | SB071514 | Zuzendariak hautatzeko batzordeetan parte hartzea (LOE) | Bisita Aktak | Apirilaren 20a | Ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzea | Ikuskatzailea | Proposamen txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera | Giza Baliabideen Zerbitzuak eginen du deialdia |
Apirila | SB071101 | Prestakuntza ziklo bateko irakasleen lan plangintza gainbegiratzea lantokietako prestakuntzaldian | Noizean behingo txostena | Jarduteko plangintzaren arabera | Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak | Ikuskatzailea | LP dela-eta irakastorduak gutxitzeari buruzko ikastetxeko lanerako planen %100 gainbegiratuak | Ikuskatzailetzak emandako ereduaren araberako lanerako plana eginen du ikastetxeak |
Apirila | SB071205 | Irakaskuntza lanaren ebaluazioa: zerbitzu bereziak | Banakako txostena | Apirilaren 30a | Ikastetxe publikoak | Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean aurkeztuak | Parte hartzen duten irakasle zerrendaren eta inplikatutako ikuskatzaileen berri emanen da |
Maiatza | SB071502 | Hezkuntza itunen aldaketei buruzko txostenak egitea | Ikastetxearen txostena | Jarduteko plangintzaren arabera | Ikastetxe itunduak | Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean eginak | Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuaren eskaeraren arabera |
Maiatza- Ekaina | SB071802 | Ikastetxeen funtzionamendurako plantillari buruzko proposamena zehaztea | Ikastetxearen txostena | Maiatzaren 12a: Haur Eta Lehen Hezkuntza Maiatzaren 23a: Bigarren Hezkuntza | Ikastetxe publikoak | Baliabideen Plangintza Arloko koordinatzailea | Ikastetxeen %100k plantilla epean | Zerbitzuko bileran aurkeztuko dira jarraibideak |
Maiatza- Ekaina | SB071106 | Ikastetxeetako egutegia eta ordutegia onestea | Ikastetxearen txostena | –Ikastetx., maiatz. 30 –Ikusk., ekain.13 | Ikastetxe guztiak | Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean onartuak Laburpenen %100 epean eginak | Prozesuko ikuskatzaile arduradunak baimendutako Nafarroako Gobernuaren Haur Eskolak eta Iruñeko Udalarenak |
Maiatza- ekaina | SB071515 | Ikastetxeetako zuzendarien izendapen bereziaren proposamena | Banakako txostena | apirilaren 25a | I.E. agintaldi berritzea duten ikastetxeak hautagairik gabe | Ikuskatzailea | Proposamen txostenen %100 epean emanak, eredu normalizatuaren arabera | Zuzendariaren kargua hutsik geratzen bada |
Ekaina- uztaila | SB071601 | Ikasleen kalifikazioei buruzko erreklamazioak | Noizean behingo txostena | Espedientea jasotzen denetik 15 eguneko epea. Batxilergoko 2. maila, deialdiaren arabera | Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz | Bizikidetzako koordinatzailea | Txostenen %100 epean aurkeztuak | Kasua bada, adituaren txostena izanen dute |
Ekaina | SB071107 | PCA-DC-PCPI eskabideak gainbegiratzea | Noizean behingo txostena | ekainaren 30a | Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz | Ikuskatzailea | Ikastetxeen %100 gainbegiraturik | Kasuan kasuko ikus-onetsiak eginen dira araudiarekin bat |
Ekaina | SB071503/04 | ACNEESek HHn eta LHn ikasturte bat gehiago jarraitzeko txostenak prestatzea, eta malgutzea | Noizean behingo txostena | 15 egun, Ikasketen Antolamenduak bidaltzen duenetik | Ikastetxeko zuzendariaren eskaerari jarraikiz | Ikuskatzailea | Proposamen txostenen % epean emanak, eredu normalizatuaren arabera | Alderdi batek eskatuta |
Uztaila- abuztua | SB071109 | Ikastetxe pribatu itunduen eskola jarduerak eta zerbitzuak baimendu eta erregistratzea | Ikastetxearen txostena | Ikastetxeak: –Osag. eta zerb. ekain. 20 –Eskolaz kanp. irail. 30 Ikuskapena: –Osag. eta zerb. abuzt. 12 –Eskolaz kanp. urri. 14 | Ikastetxe itunduak | Ikuskatzailea | Txostenen %100 epean, eredu normalizatuaren arabera | 104/2012 FD, 146/2002 FD aldatzen duena |
III. ERANSKINA Ekintza Estrategikoko Plana Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea |
FUNTSEZKO ARLOA | HE: HELMUGA ESTRATEGIKOAK (lortu beharreko emaitzak) | EKINTZAK | GILTZA PROZESUAK / PROIEKTUAK (ikuspuntua) | ADIERAZLEA (lorpen mailaren ebaluazioa) | JABEA (arduraduna) |
KONTROLA ETA GAINBEGIRATZEA | Ikasturte hasierako gainbegiraketa birdefinitzea, ikastetxeen aldez aurreko aholkularitza bultzatzeko, esaterako gai hauetan: hasierako antolamendurako eta funtzionamendurako jarraibideak, araudia eta urteko programazio orokorra. Halaber, jarduketa bideratzea, baliabideak optimizatzeko eta emaitzak hobetzeko helburuz | Ikasturte hasierako gainbegiraketa birdefinitzea | Ikasturte hasierako gainbegiratzea: ikastetxeen antolamendu alderdiak (SB071101) | Hasmenta gainbegiratzeko prozesua birdefinitua | Ikuskatzailea |
EBALUAZIOA | Ikastetxeak hobetzeko planen segimendua berrikustea, emaitzetara bideratutako ikuspuntuarekin, eta, horretarako, irakasle taldeek esku hartuko dutela bermatzea, eta jarduketari adibide-izaera ematea | Hobekuntza planen prozesuaren jarraipena birdefinitzea | Ikastetxeen hobekuntzarako planen jarraipena (SB071202) | Hobekuntza planen prozesua birdefinitua | Ebaluazio Atala |
Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazioa birdefinitzea eta erraztea, ikastetxeetako errealitateei egokituz | Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazio prozesua birdefinitzea | Zuzendaritza lanaren ebaluazioa (SB071208) | Zuzendaritza eginkizunaren ebaluazio prozesua birdefinitua | Ikuskatzailea | |
IKASTETXEEI LAGUNTZA ETA SOSTENGUA EMATEA | Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren urteko jarduketa planean jarduera ireki bat sartzea, aholkularitzarako, orientaziorako eta laguntzarako, erantzuna emanen diena ikastetxeetako ekimenei, ikuskatzaileari proposatutako proiektuetan, planetan eta gai garrantzitsuetan | Ikastetxeei aholku ematea (SB071401/02/03) Zerbitzua emateko beste prozesu batzuk (SB07YYZZ) | Urteko Ikuskapen Jarduketa Planean sartzea jarduketa | Zerbitzuko zuzendaria | |
LIDERGOA, HEZKUNTZAKO BERRIKUNTZAN | Ikastetxeetako programa eleaniztunen (ingelesez ikasteko programak, atal elebidunak...) aholkularitzan eta gainbegiratzean parte hartzea, zerbitzu eskudunekin elkarlanean | Programa eleaniztunetan ikuskapen arloko esku-hartzerako protokoloa egitea | Ikastetxeei antolamenduaren eta curriculumaren gaineko aholkuak ematea (SB071402) Programen ebaluazioa (SB071209) | Ikuskatze jarduketa epean zehaztua | Ikuskatzailea |
EGITURA ETA ANTOLAKETA | Ikuskapen zonen funtzionamendua bultzatzeko protokoloa ezartzea | Ikuskapen zonen funtzionamenduaren protokoloa egitea | Zonen funtzionamenduaren protokoloa egina | Zerbitzuko zuzendaria | |
KALITATEA ETA IKT | Ikuskatzailearen profila zehaztea Educan | Ikuskatzailearen profila aztertzea Educarako | Ikuskatzailearen profil berriarekin sartzea Educan | Zuzendaritzaren albokoa |
IV. ERANSKINA Jarraipena eta ebaluazioa Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua - 2013-2014 ikasturtea |
ZERBITZUA-JARDUERA | ARDURADUNA | EPEA | JARDUEREN EGOERA: HG/BG/AJ/AG | BALORAZIO OROKORRA | HOBEKUNTZARAKO PROPOSAMENAK (4) |
Oharrak: (1) II. eranskinean (Urteko Jarduketa Plana) aurreikusitako jardueren zerrenda eginen da. (2) Aurreikusitako jarduerak zein egoeratan dauden azalduko da, honela: HG (hasi gabe dagoen jarduera), BG (burutu gabe dagoen jarduera), AJ (amaitutako jarduera), AG (epean amaitu gabe dagoen jarduera, amaitzeko erabaki bereziren bat behar duena). (3) Urteko Jarduketa Planean aurreikusitako epeetan zein mailataraino lortu den azalduko du. Betetze mailaren erreferentzia gisa plan horretan ezarritako adierazlea erabiliko da (ezarrita dagoenean). Adierazlea zehaztuta ez badago, ahal dela zerbitzu-jardueren kuantifikazioa aipatuko da. (4) Bakar-bakarrik zailtasunik izan bada eta/edo helmugak epean bete ez badira eta/edo hobekuntzak proposatzen badira. F1313652 |
Iragarkiaren kodea: F1313652
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50