99. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/02996 NL/br espedientea Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Joseba Andoni Genua Santamaria.

I.F.Z. zenbakia: 44633484 Y.

Helbidea: Urritzokieta auzoa, Etxe Txikia, 31- 31760-Etxalar (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Etxalar 1.0100.040.

Udalerria eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Joseba Andoni Genua Santamariak baimena eskatu du Etxalarko burdinolako presaren hondakinak kentzeko Etxalar errekatik, Etxalarko udal mugapean (Nafarroa).

Induskailu baten bidez burdinolako presaren harlanduak kendu nahi ditu: horretarako, ibaiaren eskuinaldetik sartuko da ibilgura, harlanduak atera eta kamioitan eramango ditu, 70 m³ harri inguru guztira, eskatzaileak beretzat baliatuko duena.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2012ko apirilaren 24an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1206357