70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2012ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2012ko aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lizarran, 2012ko martxoaren 9an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1204074