70. ALDIZKARIA - 2012ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Kreditu aldaketa 2012ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2012ko otsailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko aurrekontu orokorrean kreditu aldaketa egiteko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa bete dadin, herritarrek eta bidezko interesdunek Udalaren Idazkaritzan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2012ko martxoaren 20an.-Alkatea, Miguel San Miguel.

Iragarkiaren kodea: L1204560