48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har 1172/2011

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gregorio López Gimenezek, Paolo Rene Cruz Cañaveralek, Luis Enrique Orna Herrerak, Pablo Miguel Sarango Vegak eta David Santiago Asimbaya Floresek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Navarquet, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0001172/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Gregorio López Gimenezek, Paolo Rene Cruz Cañaveralek, Luis Enrique Orna Herrerak, Pablo Miguel Sarango Vegak eta David Santiago Asimbaya Floresek eskaturik jarduketa hauek eragin dituen demanda baiesten dut eta, horrenbestez, deklaratzen dut bidegabea dela demandatzaileen kaleratzea, 2011ko urriaren 14koa, eta Navarquet S.L. enpresa kondenatzen dut deklarazio honi men egitera, eta, hortaz, kaleratu aurreko baldintza beretan euren lanpostuetan onartu beharko ditu, edo, ondoko kalte-ordain hauek eman: David Santiago Asimbaya jaunari 2.508,41 euro, eta gainerako demandatzaile bakoitzari 6.613,09 euro; eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut haren aurka egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa. Gainera, eta nolanahi ere, Navarquet S.L. enpresa kondenatzen dut langile bakoitzari ordaintzera kaleratzearen egunetik epai hau jakinarazten den egunera bitarteko soldata jaso gabeak, hain zuzen 60,81 euro egun bakoitzeko, bai eta aparteko pagen zati proportzionala ere. Azkenik, enpresari ohartarazten zaio epaia jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean adierazi beharko diola zer hautatzen duen lan arloko epaitegi honi. Ezer hautatzen ez badu, berriz hartu beharko du langilea.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 11721 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 117211 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu.

Eta Navarquet, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 10ean.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1202441