48. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa Erronkariko Ibaxaren Batzordeko komisioen funtzionamendua arautzen duen ordenantzan.
Hasierako onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2012ko otsailaren 13an egin bilkura berezian, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Erronkariko Ibaxaren Batzordeko komisioen funtzionamendua arautzen duen ordenantzan. Aldaketa horren ondorioz Ibaxaren Batzordean gaur egun diren lan komisioak desagertuko dira, Kontuen Batzorde Berezia kenduta. Horien ordez, batzorde hauek sortuko dira:

1.-Industria, Enplegua eta Garapena.

2.-Turismoa.

3.-Abeltzaintza, Oihangintza, Ingurumena eta Errege Bardea.

4.-Administrazio zerbitzuak (langileria) eta Ordenantzak.

5.-Gizarte Ongizatea, Hezkuntza, Musika Eskola, Euskara, Kultura eta Kirola.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedienteak aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza fiskaletako aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erronkarin, 2012ko otsailaren 14an.-Batzordeko burua, Alfredo Cabodevilla Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L1202520